Antolaketak 300.00 euro baino gehiago jarri ditu aurrekontuetan Zumarragako GI-2630 errepidea boulevard bihurtzeko
Antolaketak 300.00 euro baino gehiago jarri ditu aurrekontuetan Zumarragako GI-2630 errepidea boulevard bihurtzeko
Antolaketak 300.00 euro baino gehiago jarri ditu aurrekontuetan Zumarragako GI-2630 errepidea boulevard bihurtzeko
Proiektu honekin bizikleten eta oinezkoen bide bat eraikiko da ospitalerako sarbidearen eta GI-631 errepidearen bidegurutzeko biribilgunearen artean
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Lurralde Historikorako onartutako 2023ko aurrekontuetan badago partida bat, GI 2630 eta GI-631 errepideen arteko tartea boulevard bihurtzeko; jarduketa horrekin espazio publikoak berreskuratuko dira Zumarragan eta horrek eragin ikaragarria izango du herrian.
Partida hori kokatzen da Lurralde Antolaketako Zuzendaritzan, eta 343.779 euro izango ditu. Zenbateko hori bideratuko da bizikleta eta oinezkoentzako 300 m-ko bide bat eraikitzera ospitalera iristeko biribilgunea eta GI-631 errepidearen bidegurutzeko biribilgunea lotzen dituen zatian.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok adierazi duenez, «dirulaguntza hori kokatzen da Gipuzkoako hiri agenda berrian markatutako helburuen artean, aukera ematen baitu herritarrentzat espazioa berreskuratzeko. Gainera, suposatzen du herriaren mugikortasun aktiboa hobetzea, herritar guztientzat pentsatutako eta irisgarritasuneko eta segurtasuneko parametro guztiak betetzen dituen egitura batekin. Azpiegitura hori unibertsala izango da, 8 urteko haur batek nahiz 80ko emakume batek erabili ahal izango dute».
Mikel Serrano Zumarragako alkatearen iritziz, dirulaguntza honek «herrian ibilgaluen etengabeko joan-etorriengatik bereziki kritikoa den eremu batean joan-etorriak eraldatuko dituen proiektu bat babestuko du. Herritarrentzako aisia eremu bat irabazteaz gain, aparkaleku berriak ere jarriko ditugu, goiko eremu horretan oso beharrezkoak baitira».
3247