Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Antton Olariagaren erakusketa

Antton Olariagaren erakusketa

Gaur zabalduko da Donostiako Komikigunean Antton Olariaga marrazkilariari eskainitako erakusketa. Bertan ikus daitezke burututako pertsonaiak eta komikiak, tira laburrak zein komiki luzeak

2016/01/27
70. hamarkadan Valentzian "Las provincias" egunkarian lanean hasi eta gaurdaino lanean diharduen marrazkilaria da Antton Olariaga (Usurbil, 1946). Ere, Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietarako lan egin zuen hasieran eta hauetarako sortu zituen Kaleko, Hormasprayko eta Mozorrozko. Hauen bidez Olariagak, diktadura eta trantsizio garaiko gertaera soziopolitikoak aztertu zituen. Gerora, Erein argitaletxearen eskutik literaturaren munduan sartzeko aukera ere izan zuen eleberrietarako ilustrazioak eginez. Argitaratu berriak dauzka Altza porru komikian Satorne, Xabiroiren azken alean Mare Vostrum eta formatu aldetik oso berritzailea den Itzal zaunka. Eta eguneroko lanari dagokionez berriz, Berria egunkarian egunero argitaratzen du Zakilixuten komiki tira.
  

1797