AP-8 autobidea erabat itxiko da Irun eta Behobia artean

Autobidea bi noranzkoetan itxiko dute, larunbateko 21:00etatik igandeko 21:00etara.
2021/03/05
Bidegi Foru Elkarteak jakitera eman duenez, datorren asteburuan AP-8 autobidea itxi egingo da, bi norabideetan, Irun eta Behobia artean. Udala egiten ari den Irungo Ronda Sur saihesbidea eraikitzeko obren barruan, asteburu honetan autobidea zeharkatzen duen goiko pasabidea eraitsiko dute, 4,000 kilometro-puntuaren parean. Hori dela eta, martxoaren 6ko (larunbata) 21:00etatik hilaren 7ko (igandea) 21:00etara, autobidea itxita egongo da bi noranzkoetan Irun eta Behobia artean. Ordu horretan, Behobiarako noranzkoan irekiko da, eta Donostiarako norabideko itxiera martxoaren 8ko (astelehena) 05:00ak arte mantenduko da.
Prestaketa lanak gaur, martxoak 5, ostirala, 21:00etan hasiko dira, Donostiako noranzkoko erreiak itxiko dira 3,500 eta 4,500 kilometro-puntuen artean, makineria instalatzeko eta bidezubia eraisteko beharrezko materiala biltzeko. Errepidea erabat itxi arte, zirkulazioa bay-passetik desbideratuko da, Behobiarako noranzkoan. Autobiderako sarbidea ere itxita egongo da Oinaurreko erdi-lotunetik.
Errepidea itxita dagoen bitartean, Behobiarako noranzkoko ibilgailuek autobidea utzi beharko dute Irungo M/O ordainlekutik, eta GI-636 errepidetik jarraitu Zaisako biribilguneraino eta N-121-A errepidetik berriz ere AP-8rako sarbidea hartu Iparralde-Frantziarako noranzkoan.
Donostiarako noranzkoan doan trafikoak Behobiako 0 irteera hartu beharko du N-121 a errepiderantz, eta Zaisako biribilgunera, GI-636 errepidetik jarraitu eta Irungo ordainlekutik (M-O) autobidera sartu arte.
Itxierek eta desbideratzeek dagozkien seinaleak izango dituzte.

2613