Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aldundiak eta Aretxabaletako Udalak kiroldegian izandako kalteak konpondu dituzte elkarlanean

Aldundiak eta Aretxabaletako Udalak kiroldegian izandako kalteak konpondu dituzte elkarlanean

Aldundiak 199.710 euro jarri ditu

Denis Itxaso Kultura eta Kirol Departamentuko diputatuak eta Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak hitzarmena sinatu dute Ibarra udal kiroldegian otsailean ekaitz batek eragindako kalteak konpontzeko. Lanen kostua 437.963 eurokoa izan da eta Aldundiak 199.710 euro jarri ditu. Itxaso Goizane Alvarez, Kiroletako Zuzendariarekin izan da bertan.

Lanak Udalaren ardurapean egin dira. Horien bidez, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian izan ziren kalteak konpondu dira. Zehazki, aurtengo otsailaren 12tik 13rako gauean, haize bolada gogorrak izan ziren Aretxabaletako herrian, eta kalte ugari eragin zizkioten herriko kiroldegiari eta horren ondorioz, fatxadako berai zati bat erori egin zen. Fatxadatik askatutako beirak erasan zien kiroldegiko solariumeko sabai-leihoei eta horien kanpoko beirari. Orobat, haizearen indarrak kiroldegiko eguzki-panel batzuk erauzi zituen, eta berdin erasan zien estalkiaren gainean zeuden tximinia batzuei, aire hodiei eta gainerako hodiei.

Eragindako kalteen artean, handia izan zen solarium gisa erabiltzen den estalkiak jasan zuena. Zona horrek soropil artifizialeko zoladura bat dauka. Ekaitzak jo bitartean, soropil gainera erori zen goiko estalkitik eta fatxadatik askatutako materialaren puska bat, eta guztiz erabilezin gelditu zen hura. Kalteak izandako gauzen artean daude, baita ere, kiroldegiko jokalekura ematen duen kanpoko ateetako bat, eta eraikinak daukan kobrezko fatxada, zeinaren parte batzuek kalteak izan baitituzte.

Aretxabaletak 6.9993 biztanle inguru ditu eta polikiroldegiak 3.015 abonatu ditu eta horietatik 700 baina gehiagok egunero erabiltzen dute.

Kirol ekipamenduak birmoldatu, berritu, ordeztu eta lekualdatzeko 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren esparruan sartzen da laguntza hori; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat inbertsio finantzatuko ditu lurraldeko kirol azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, erantzuna emateko Gipuzkoako gizarteak jarduera fisikoa eta kirola egiteko duen premiari. Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez.

Aldundiak lurraldeko baliabide energetikoak  optimizatzeko garatzen dituen politikei jarraituz, plan honetan sartuta dauden proiektuen xede diren eraikinetako jarduketa guztiek proiektuaren eta bukatutako eraikinaren Efizientzia Energetikoko Ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, esan du Itxasok. 

Bai Orioko Udalak bai Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta. 

  

1776