Argituri esker urtean 70.391 Kwh aurreztu dira
Argituri esker urtean 70.391 Kwh aurreztu dira
%5,87ko murrizketa hori Gipuzkoako etxe guztietara zabaltzen bada lurraldeko errepide eta bidegorriak argiztatu ahal izango lirateke ia hiru urtez.
- Atmosferara isuri gabeko CO2a 2.815 zuhaitz landatzearen parekoa da
- José Ignacio Asensio: “Gure helburua gipuzkoarren energia faktura gutxitzea da, eta pobrezia energetikoari aurre egiten laguntzea”
José Ignacio Asensio, Ingurumena Diputatuak Argitu proiektu pilotuaren konklusioak aurkeztu ditu. Argitu duela urtebete martxan jarri zen etxebizitzetan energia elektrikoa aurrezteko ekimena da eta bertan Gipuzkoako 50 udalerritako 400 etxebizitzek hartu dute parte.
Asensiok ARGITU komunitateko etxe guztiei, udalei, eskualdeei eta herritar elkarteei eskerrak eman dizkie kanpainan parte hartzeagatik, TOLARGI enpresa banatzaileari eta ekimen hau aurrera eramaten lagundu duen talde osoari.
Proiektua etxeetako koadro elektrikoan neurgailu bat jartzea izan da, internet bidez elektrizitatearen kontsumo datuak bidaltzen dituena www.argitu.eus web orrian dagoen plataforma informatiko batera. Parte hartzaileek web orrira sarbidea zuten eta bertan ikusi eta interpretatu zezaketen euren kontsumo patroia modu erraz eta arinean. Aholkularitza jaso euren kontsumoa modu eraginkorrean kudeatzeko –aurrezteko- eta erabiltzaileen zalantzak, aurkikuntzak eta iritziak dinamizatutako foro baten bidez partekatzeko.
Proiektuarekin lortu nahi ziren helburuak honako hauek dira:
- Aurrezte eta eraginkortasun energetikoaren alorrean herritarrak kontzientziatzea eta parte hartzen duen komunitateak aurreztea lortzea.
- Kontsumitzaileek energiaren datuak ezagutzeko duten eskubidea nabarmentzea, kontsumoari buruz erabaki egokiak hartu ahal izateko.
- Parte hartzen duten taldeen portaera, energia kontsumitzaile gisa ezagutzea eta aurrezte zein eraginkortasun energetiko politikak diseinatzeko irizpideak eskuratzea.
- Pobrezia energetikoa saihesten laguntzea, herritarrei irtenbide erraz eta eskuragarriak emanez.
“Gure legealdiaren hasieran, pobrezia energetikoari aurre egiteko estrategia baten aurrerapausoak ematea proposatu genuen, horretan ari gara, eta azken helburua gipuzkoarren energiaren faktura murriztea da, etxeetan, enpresetan, komertzioetan, zerbitzu publikoetan, eta abar. Energiaren faktura murriztea kontsumoari, gastu ekonomikoari eta isurtzen ditugun CO2 tonei dagokienez" azaldu du Asensiok.
Proiektuak fase desberdinak izan ditu: Plataforma informatikoa eta web orria sortzea; Etxe partaideak erakartzea; Mini auditoriak egitea eta neurgailuak jartzea; Datuak jasotzea eta kalibratzea eta kanpainaren garatzea. Kanpainak urtebete iraun du eta parte hartzaileek energia elektrikoa kontsumitu dute –hilabetez hilabete- erreferentzia gisa aurreko urteko kontsumoak zituztela.
Parte hartzaileek, kanpainan zehar, erabiltzeko erraza den plataforma bat izan dute, eta kontsumo historikoak, hilabeterako kontsumo aurreikuspenak eta energia kontsumo xehatuak (etxe tresna elektrikoak, sukaldea, ikus entzunezko tresnak, argiztatzea, eta abar) ikusten lagundu dien energia aholkulari bat.
Etxe bakoitzeko kontsumoa osatzen duten elementuak ulertzea kontsumoa murrizten laguntzen dute energiaren aldetik eraginkorrak diren neurriak martxan jarriz, neurri errazak eta etxeetara egokitutakoak, web orrian zuzenean proposatzen direnak. Plataformak etxe bakoitzeko unean uneko kontsumoa ikusteko aukera ere ematen zuen, eta erabiltzaileak bere gehieneko eta gutxieneko eskaera energetikoa ikus zezakeen eguneko une jakin batzuetan eta kontratatutako potentzia egokia zen ala ez egiaztatu.
Programaren ondorio nagusiak hauek izan dira:
Argitu komunitateari buruz
- Gutxienez, erabiltzaileen %30ak arrazoi ekonomikoengatik eman du izena, kontratua hobetzeko helburuarekin, eta %18k gutxienez kontzientzia eta ingurumen arrazoiengatik egin du.
- Parte hartu duten etxeen %83 etxebizitza blokeetan daude eta izen eman duten etxe guztien %92k isolamendu eskasa dute.
- Argitu programan parte hartu duten etxeen %30ek energia berriztagarriren bat erabiltzen dute: %20k biomasa erabiltzen dute, %8k eguzki xafla termikoak dituzte, 2 etxek energia eolikoa erabiltzen dute eta etxebizitza batek sistema geotermikoa du.
- Programan parte hartu duten etxeen %100ek energia berriztagarriak erabiltzea gustatuko litzaioke.
Kontuan izanda programan parte hartu ahal izateko beharrezkoa zela etxean interneterako konexioa izatea eta erabiltzaileek web orriak erabiltzera ohituta egon behar zutela, esan daiteke tresna Gipuzkoako etxeen artean sektore jakin batera iritsi dela. Gainera, mini-auditoriatan jasotako datuak aztertuta ondorioztatzen da Argitun parte hartu duten etxeetan bizi diren pertsonek hasiera hasieratik energiaren gaiarekin kontzientziatuta zeudela, gastu energetikoa murrizteko beharrarekin sentsibilizatuta, bai arrazoi ekonomikoengatik, bai ingurumen arrazoiengatik edo beste arrazoi batzuengatik; euren etxeetan energia eraginkorragoa izateko neurri errazak jarriak zituzten martxan (LED argiztapena eta kontsumo baxukoa, eraginkortasun altu/ertaineko etiketa energetikoak zituzten etxetresna elektrikoak, erregeletak jartzea, eta abar) . Iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabilerari dagokionez, parte hartzaileak energia berriztagarriak ezarri eta erabiltzearen aldeko iritzia edukitzeaz gain, askok dagoneko hauek erabiltzen zituzten.
Energia kontsumoen murrizketaren emaitza parte hartu duten etxeetan:
- Programa indarrean egon den urtean 5.866 Kwh hileko eta urtean 70.391 Kwh aurreztu dute partaideek. Horrek suposatzen du %5,87ko murrizketa. Eurotan jartzen badugu, komunitateak lortutako murrizketa ia 11.000 eurokoa izan da, hau da, etxebizitza bakoitzean urtean 30 eurokoa.
- Gipuzkoako etxe guztietan elektrizitatearen kontsumoa portzentaje horretan murriztea lortuko balitz, aurreztutako energiarekin lurraldeko errepide eta bidegorriak argiztatu ahal izango lirateke hiru urtez.
- Aurreztutakoari esker atmosferara 32,65 tona CO2 isurtzea saihestu da, 2.815 zuhaitz landatzearen parekoa.
- Programan parte hartzaile gehien zeuden udalerriei erreparatzen badiegu, programan parte hartu duten erabiltzaileek lortutako energia elektrikoaren kontsumo murrizketak hauek izan dira: Azkoitian % 8,13; Tolosan %7,39; Donostian %6,88; Orendainen %5,50; Azpeitian %5,27.
Ondorio orokorrak
Jose Ignacio Asensiorentzat etxeetako energia kontsumoaren datuak ikusi eta ulertzeak, eta etxebizitzan kontsumo handiena noiz gertatzen den ulertzeak, erraztu egiten dio kontsumitzaileari erabaki egokiak hartzea eta kontsumitutako energia kopurua murrizten laguntzen du.
Plataformako erabilera datuek erakusten dute web plataforma tresna baliagarria izan dela erabiltzaileentzat, nahiz eta energiaren kontsumo datuak hain erabiltzaile talde handiari ematea eta horretarako submetering-a erabiltzea (ez ofizialak, koadro elektrikorik barrura instalatutakoa), zailtasunez betetako ahalegin handia izan den.
“Ahalegin hori baliagarria izan da, etxeetako energia elektrikoaren kontsumoa neurtzeko egungo sistema ezagutzeko aukera eman digulako, eta gure bitartez Gipuzkoako komunitate osoari. Kontsumitzen den energia zehaztasunez neurtzea ez da erraza, baina kontsumoan aurrezteko helburuarekin egitea are gutxiago. Orain hobeto dakigu etorkizunean zein puntutan jarri behar den arreta”, esan du Asensiok.
Ingurumen diputatuarentzat esperientzia honek eman digun balio nagusia izan da baieztatzea herritarrengandik gertuen dauden erakunde publikoak pobrezia energetikoari aurre egiteko inplika daitezkeela eta hala egin behar dutela. Eta hainbat politika eta tresna erraz bultzatu behar dituztela herritarrek euren energia kontsumoaren datuak eskura ditzaten, datu hauek ondo interpreta ditzaten –oinarrizko interpretazioa bada ere- energiaren faktura murriztu ahal izateko, bai ekonomiari bai ingurumen arrazoiei dagokienez. Hori dela eta, Departamentua, ARGITUren hurrengo aholkularitza kanpaina diseinatzen ari da, 2017an etxeetan energia aurrezteko.
Aurrezteko eta energia eraginkorra izan dadin gomendioak biltzen dituen hileroko buletina bidaltzeak aukera eman dio Departamentuari etxeetarako aholku nagusiak zehazteko, eta herritar guztiei helarazi nahi dizkie.
Lortutako emaitzak, Ingurumen Departamentuak antolatutako VI. Energiaren Jardunaldian ezagutzera emango dira. Azaroaren 9 eta 10ean ospatuko da Koldo Mitxelenan (Donostian). Bertan, egungo eredu energetikoa eraldatzeko aukerak aztertuko dira, ikuspegi bikoitzaren bitartez: klimatikoa eta pobrezia energetikoarena.
ENERGIA jardunaldiaren berrikuntza nagusia Energia azokaren antolaketa izango da. Azoka hau irekia izango da, eta aurrezteko, energiaren eraginkortasunerako eta energia berriztagarrien sistemak ikusteaz gain herritarrei zuzendutako hainbat tailer egingo dira hornikuntza kontratatzean aholkularitza emanez, energia kontsumoak murrizteko gutxieneko kostua edo zero kostua lortzeko neurriak proposatuz, etxeko tresna elektrikoen erabilera eraginkorra nola egin, eta abar.
1892