Udalak eta Aldundiak Arrasateko udal igerilekua klimatikatuko dute
Udalak eta Aldundiak Arrasateko udal igerilekua klimatikatuko dute
Aldundiak 67.500 jarriko ditu lan horietarako.
Denis Itxaso Kultura eta Kirol Departamentuko diputatuak eta María Ubarretxena alkateak hitzarmena sinatu dute bertako udal igerilekua klimatizatzeko. Proiektuaren aurrekontua 133.289 eurokoa da eta Aldundiak 67.500 jarriko ditu lan horietarako. Esku-hartze horren bitartez, herritar guztiek erabiltzeko baldintzak hobetu nahi dira.
Kirol ekipamenduak birmoldatu, berritu, ordeztu eta lekualdatzeko 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren esparruan sartzen da laguntza hori; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat inbertsio finantzatuko ditu lurraldeko kirol azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, erantzuna emateko Gipuzkoako gizarteak jarduera fisikoa eta kirola egiteko duen premiari.
Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez. Udalaren ardura izango da obrak gauzatzea, eta amaituta egon beharko dute 2018ko abenduaren 31 baino lehen.
Arrasatek 21.987 biztanle inguru ditu eta igerilekuak 5.465 abonatu ditu eta horietatik 800-ek egunero erabiltzen dute. Abonatuen artean, 3.136 gizonezkoak dira eta 2.329 emakume.
“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, esan du Itxasok.
Bai Arrasateko Udalak bai Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.
2017