Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aspanogik herritarren inplikazioa lortu nahi du kanpaina berriaren bidez

Aspanogik herritarren inplikazioa lortu nahi du kanpaina berriaren bidez

ASPANOGIk, beste urte batez, hilabete hau ikusgai jarri nahi izan du Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udalen inplikazio eta laguntzarekin.

Maite Peña foru diputatua, ASPANOGIko ordezkariekin.

“ASPANOGIko bandera pirata ibiltaria” izeneko ekimenaren bitartez, urrezko zinta eta piraten logotipoa duten pankartak jarri dira. Gipuzkoako hainbat udalerritan eta interesguneetan: Tolosako Udala, Elgeta, Bergara, Arrasate (kultur etxea), Zumarraga, Legazpi, Beasain, Ordizia, Zarautz, Mutriku,)... Donostian (Konstituzio Plaza, Foru Jauregia, Donostiako Udaletxea). Irailaren 29an #Menostípicos kanpainaren egun nagusia izango da, eta urre-kolorez argiztatuko dira Donostiako Udala, Ordiziakoa eta Zumarraga, besteak beste. Haurrentzako minbiziaren inguruko hilabeteko zirkularra bidali da eskoletara, minbizia duten haurren eta haien familien bizitzan oso elementu garrantzitsua dela uste dugulako. Irailaren 24an, larunbata, ASPANOGIk kaltetutako nerabe eta gazteentzako topaketa antolatuko du lehen aldiz.

Haien arteko harremana eta esperientzien trukea sustatzeko, lehenik eta behin, ASPANOGIKO egoitza sozialean egingo den eta elkarteko profesionalek gidatutako foro txiki batean parte hartuko dute, ondoren escape room bat eta bazkari bat izango dira azken ukitu gisa. Piratak dira protagonistak eta horregatik eman nahi diegu ahotsa sentsibilizazio hilabete honetan. Hilaren 25ean, Iturrarango Parke Naturalean egun zoragarri batetaz gozatzeko aukera izango dute elkarteko adintxikiko eta familiek.

 

Haur minbiziaren inzidentzia

“Urtero 1.500 haur minbizi kasu berri diagnostikatzen dira Espainian. Euskal Autonomia Erkidegoan 100-150 artean eta Gipuzkoan hogeita hamar bat kasu berri artatzen dira. Leuzemia haurrentzako minbizi mota ohikoena izaten jarraitzen du, ondoren nerbio-sistema zentraleko tumoreak, hozi tumoreak, gibeleko, giltzurruneko, begietako eta hezurreko tumoreak. Haurtzaroan gaixotasunak eragindako heriotzakausa nagusia da. Diagnostiko goiztiar eta tratamendu protokoloen ondorioz, leuzemiaren heriotza-tasa nabarmen jaitsi da, haur-minbizirik ohikoena dena, kasuen %31rekin, eta urtero %2 eta %8 artean gutxitu da (1990-2012ko datuak). Azken ikerketek biziraupen-tasaren hobekuntza nabarmena islatzen dute: %80 bost urterekin. Datu horiek gorabehera, gizarteak ez daki beti nolakoa den haurren minbizia eta nola eragiten duen familietan. Gure entitatearen eta gure elkarte mugimenduaren lana ikusezina da batzuetan, urtero 18.000 pertsonari zerbitzua ematen eta laguntzen diogun arren. Haurren minbizia eguneroko lehentasuna izan behar bada ere, Sentsibilizazio Hilabetea aukera ona da gaixotasuna, gure lana eta konpromisoa ezagutzera emateko”, dio Federazioko lehendakariak. MINBIZIA DUTEN HAURREI buruz gehiago

MINBIZIA DUTEN HAURREN Gurasoen Espainiako Federazioa 1990ean sortutako irabazi-asmorik gabeko eta onuragarritasun publikoko erakunde bat da, eta berau osatzen duten 23 Elkarteen (ASPANOGI horien artean) jarduera koordinatzen du, guztiak haur minbiziak eragindako aita eta ama boluntarioek sortu eta zuzenduta, Federazioa bezala. NIÑOS CON CÁNCER erakundeen eta gizartearen aurrean minbizia duten haur eta nerabe guztiak ordezkatzen ditu, haien arazoak ezagutarazi eta irtenbideak proposatzeko. Bere helburuak lortzeko, NIÑOS CON CÁNCER elkarteek kaltetutako familiei eskaintzen dizkieten hainbat zerbitzu koordinatzen ditu, eta horiekin 18.000 pertsona baino gehiagori laguntzen die: informazioa eta aholkularitza, laguntza psikologikoa eta soziala, lekualdatutako familientzako harrera pisuak, ikerketa, laguntza ekonomikoa edo eskola-integrazioa errazteko hezkuntza-laguntza.

  

3756