ASPANOGI-k, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Familia Elkarteak, aurten bere XXV. Urteurrena ospatuko du,” zilarrezko urteak” nahiz eta guk urre kolorearekin irudikatu, mundu mailan haur minbizia honela irudikatzen bait da.
ASPANOGI-k, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Familia Elkarteak, aurten bere XXV. Urteurrena ospatuko du,” zilarrezko urteak” nahiz eta guk urre kolorearekin irudikatu, mundu mailan haur minbizia honela irudikatzen bait da.
ASPANOGI-k, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Familia Elkarteak, aurten bere XXV. Urteurrena ospatuko du,” zilarrezko urteak” nahiz eta guk urre kolorearekin irudikatu, mundu mailan haur minbizia honela irudikatzen bait da.
Elkartea, ASPANOVAS-área Gipuzkoa izenarekin hasten da giza ekimenean 1998 urtean eragindako 4 familiei esker. 25 urte hauetan bizipen ugari izan ditugu, garratzak eta baita ere goxoak, pirata eta familia askok osatzen dute ASPANOGIko istorioaren parte. Gaur egun 250 eragindako familia daude elkartean.
Ibilbide luze honetan garapen garrantzitsuak ere lortu ditugu haur minbizidunen eta bere familiaren ongizaterako; diagnostikua ematen den une beretik, gaixotasunean zehar eta ondoren, arreta oso bat eskainiaz (akonpainamendua, giza eta arreta psikologikoa….)Donostiako Ospitalean eta bertatik kanpo. “Zaintzailea zaintzea” izan da ASPANOGIren helburuetako bat eta horretarako zerbitzu eta baliabideak jarri ditugu, horien adibide, eguneko bazkari txartelak ospitaleko egonaldietan, familiarentzako zaintza gela onkohematologia pediatriko unitate barruan eta Piratenea atseden etxea. Minbizidun adingabe eta familien arteko harremanak bultzatzea ere garrantzitsua da ASPANOGIn, ospitalean ezagutu diren haur, nerabe eta familiei une atseginez gozatzeko aukera eskaini zaie urtero egiten diren irteera, topaketa eta bidaietan,” umore ona botikarik onena”bait da. Elkartasun kanpainak eta ikastetxeetan egin ohi ditugun hitzaldiak ugarituz joan dira urte hauetan, minbiziaz hitzegitearen beharra agerian jarriaz, gizartean ditugun tabuak hautsi behar bait dira, haur minbiziaren errealitatea landuaz. ASPANOGI-ren lana eskertu eta goraipatu da jasotako izendapen eta hitzarmenei esker: Erabiltasun publiko eta interes sozialeko entitate errekonozimendua, Donostiako hiritar merezimenduaren domina (2017 urtean), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena besteen artean. 25 urte hauetan ASPANOGIren parte izan diren eta jarraitzen duten pirata, familia, profesional, boluntario, erakunde laguntzaile eta norbanakoei eskerrak eman nahi dizkiegu elkartasun jaialdi honen bidez.
Pirata eta familia guztien izenean,gizarte guztiarekin igaro eta ospatu nahi genuke urteurrena , beraien eskuzabaltasunari erantzun bat eman nahiean. Horretarako, Donostiako El Kursaal jauregian elkartasun jaialdi bat antolatu dugu, “25 urte elkarrekin “lelopean. Aurkezpen honetan jaialdiaren inguruko xehetasunak emango dizkizuegu:
Azaroaren 25 ean (larunbata), arratsaldeko 16:00 etatik 20:30 etara aurrera eramango da eta egitaraua honakoa izango da:
16:00-18:00 –
• ASPANOGIKO Talent Show: Elkarteko pirata eta lagunen parte hartzea.
• “PIRRITX, PORROTX eta MARI MOTOTS”-ekin kantari eta dantzari.
18:00-18:30 atsedenaldia 1
8:30-20:30
• Oinkari Dantza taldea
• Eskertzak
• Andoni Ollokiegi eta XAFLA taldearen emanaldiak.
Bideo emanaldiak eta familia argazkiak ere aterako dira. Sorpresaren bat ere badugu gordeta. Jaialdi honetako aurkezleak aipatu nahi ditugu, Nerea Alias, Lujan Ortega(elkarteko pirata) eta ALGARAKLOWN.
Sarrerak salgai daude dagoeneko El Kursaaleko web orrian (www.kursaal.eus), 10€ ko kopurua ezarri da 4 ordu iraungo duen jaialdi berezi honetarako. Takilan ere hartu daitezke aurreko egunetan eta egun bertan. El Kursaal jauregiak ASPANOGI-ko pirata irudia ikusgai izango du zihur, XXV urte hauetan itsasoan nabigatzen eta burrukatzen aritu diren pirata guztien omenez. Aurkezpen honetako azken hitzak eskerrak emateko utzi nahi genituzke, beraz ESKERRIK ASKO!! 25 urte hauetan ASPANOGI-ri laguntzen egon diren guztiei (Erakunde nahiz norbanako). Bereziki gaurkoan, Gipuzkoako Foru Aldundi Nagusia, Donostiako Udala, IRiZAR enpresa eta jaialdian parte hartuko duten hainbat talde eta pertsonei. Urteurren jaialdia aurrera eramateko zuen partehartze eta laguntza ezinbestekoa izan bait da.
1958