Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Autolikidazio eta aitorpenak aurkezteko epea atzeratu da

Autolikidazio eta aitorpenak aurkezteko epea atzeratu da

Neurriak 225 milioi euroren zerga bilketa atzeratzea eragingo du. Bestelako zerga betebehar batzuk ere geroratu ditu Gipuzkoako Ogasunak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainaren 1era atzeratu die urteko lehen hiruhilekoari dagozkion autolikidazio eta aitorpenak aurkezteko epea autonomo, mikroenpresa eta enpresa txikiei, baita eta beste zergadun talde batzuei ere, irabazi asmorik gabeko elkarteak esaterako. Honela, zergadunen kolektibo honek BEZaren eta PFEZaren atxikipenen lehen hiruhilekoko ordainketak atzeratu ahal izango ditu, nagusiki. Covid-19 gaitzak sortu duen egoerak lurraldeko eragile ekonomikoei sortu dizkien zailtasunekin sentsibilizatzen du neurriak, azken asteetan egin diren bileretan Aldundiarekin partekatu dituztenak. Honela, erabaki hau Gipuzkoako foru Ogasuna zerga betebeharren betetzea malgutu eta errazteko egiten ari den ahaleginari batzen zaio. Praktikan, 225 milioi euroren zerga bilketa atzeratzea ekarriko du, aurreikuspenen arabera. 

          Honekin batera, eta aipatutako kolektibo hauekin jarraituz, foru erakundeak ekainaren 1era arte luzatu ditu baita ere honako zerga betebeharrak: aurkezpen epea martxoaren 14tik ekainaren 1era bitartean amaitzen zaien aitorpen informatiboak eta laburtzaileak aurkeztea; eta aurkezpen epea martxoaren 14tik ekainaren 1era bitartean amaitzen zaien autolikidazio eta aitorpen ez-aldizkakoak aurkeztea.

  

2064