Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Azahara Domínguezek babesa adierazi die gastronimiako eta ostalaritzako hainbat kolektibori

Azahara Domínguezek babesa adierazi die gastronimiako eta ostalaritzako hainbat kolektibori

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Azahara Domínguez diputatuaren bitartez, eta San Sebastian Gastronomikaren espazioa aprobetxatuz, gastronomiaren eta ostalaritzaren munduko kolektiboei ahotsa eman nahi izan die, beste esparru batzuetan gertatzen den bezala, ikusezin geratzen baitira. Topaketa bat migratzaileekin eta beste bat emakumeak buru dituzten sektoreetako ordezkariekin, kolektibo horietako bakoitzarekin harremanak estutzeko balio izan dutenak.

2023/10/12
Mesas SS Gastronomika

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua “Beste esparruetan gertatu ohi den moduan, honetan ere zenbait ahots ez dira beste batzuk bezain urrun iristen, eta guztiek merezi dute entzutea. Foru diputatu naizen aldetik, San Sebastian Gastronomikak eskaini didan espazioa baliatu nahi izan dut ikusgarritasuna emateko gastronomiaren sektoreko pertsona hauetariko batzuei. Haien egoerak hobe ezagutu eta laguntzeko bideak aztertzea funtsezkoa da aurrera egin eta haien beharrei erantzuteko ekintzak abian jartzeko. Eta gastronomian, argi eta garbi, emakumeek eta migratzaileek gure arreta merezi dute”.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek hainbat harreman-mahaitan parte hartu du aste honetan, gastronomiaren eta ostalaritzaren sektoreko hainbat kolektiborekin. Ekintza horiek burutu dira San Sebastian Gastronomikaren baitan; urriaren 9tik 11ra Gipuzkoako hiriburuan egindako gastronomia ekitaldia.

Kongresuan zehar, beti ere Gastronomiaren antolatzaileekin lankidetzan, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak mahai bat izan du egunero pertsona edo kolektibo interesgarriekin topaketak antolatzeko. Azahara Domínguez diputatuaren beraren eta bere taldearen ekimenez, mahaiak bideratu dira gastronomiaren eta ostalaritzaren munduan ahulenak diren kolektiboei ahotsa ematera, alegia, emakumeei eta migratzaileei.

Horrela, asteartean, Domínguezek Eskolanbideren lehen edizioko irakasle eta ikasleen konpainiaz gozatu ahal izan du. Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Lanbideren, Donostiako Udalaren eta Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzaren laguntzarekin sortutako proiektua da, atzerritartasun Legearen Erregelamenduaren erreforma berriaren ondorioz sortutakoa. 

Asteazkenean emakumeak izan ziren protagonista, eta Azahara Domínguez diputatuarekin batera izan ziren gastronomian leku bat izan nahi duten batzuk eta beren ibilbide profesionala gizonak nagusi eta protagonista izan ohi diren sektore honetan burutu duten beste batzuk. Horrela, Donostiako Dakara jatetxeko María Fernández Bilotta, GURE basque bistro jatetxeko Luisa María Rubio Adamuz, Sandwich Labeko Elixabete Dorronsorok eta Saltxipi jatetxeko Ana Mari Añorgak emakume ekintzaile gisa izandako esperientziak partekatu ahal izan dituzte.

Diputatuak, horrela, babesa eman nahi izan die gastronomiaren eta ostalaritzaren arloan egoera txarrenean dauden kolektibo horiei. «Beste esparruetan gertatu ohi den moduan, honetan ere zenbait ahots ez dira beste batzuk bezain urrun iristen, eta guztiek merezi dute entzutea. Foru diputatu naizen aldetik, San Sebastian Gastronomikak eskaini didan espazioa baliatu nahi izan dut ikusgarritasuna emateko gastronomiaren sektoreko pertsona hauetariko batzuei. Haien egoerak hobe ezagutu eta laguntzeko bideak aztertzea funtsezkoa da aurrera egin eta haien beharrei erantzuteko ekintzak abian jartzeko. Eta gastronomian, argi eta garbi, emakumeek eta migratzaileek gure arreta merezi dute", adierazi du diputatuak.

  

1601