Azahara Domínguezek Gipuzkoako turismo gastronomikoa goraipatu du Turismo Gastronomikoaren Zortzigarren Mundu Foroaren aurkezpenean
Azahara Domínguezek Gipuzkoako turismo gastronomikoa goraipatu du Turismo Gastronomikoaren Zortzigarren Mundu Foroaren aurkezpenean
Azahara Domínguezek Gipuzkoako turismo gastronomikoa goraipatu du Turismo Gastronomikoaren Zortzigarren Mundu Foroaren aurkezpenean
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua, Azahara Domínguez, protagonistetako bat izan da datorren urrian Donostian egingo den Turismo Gastronomikoaren Munduko Zortzigarren Foroaren aurkezpenean. Domínguezek, bere hitzaldian, sustraien eta tradizioaren garrantzia nabarmendu du Gipuzkoako gastronomiaren erakargarritasunaren oinarri gisa, baita lurraldeko sukaldaritzaren belaunaldi-erreleboan gero eta emakume gehiago daudela ere.
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko diputatua: «Gipuzkoan dugun kudeaketa gastronomiko onaren sekretuetako bat da tradizioarekiko, tokiko ekoizpenarekiko, kultura ondarearekiko eta eboluzioarekiko gustua belaunaldiz belaunaldi transmititzen dela, eta bide berriak bilatzen direla, baina betiere oinak lurrean jarrita. Gipuzkoa funtsezko aldi bat ari da igarotzen. Gipuzkoako gastronomiak harrobi bikain bat du, eta jatetxe berriek chef handien belaunaldi erreleboaren buru izan behar dute. Eta, zorionez, gero eta emakume gehiago ahalduntzen dira, eta gero eta emakume gehiago nabarmentzen dira gizonek historikoki presentzia nagusia izan duten eremu batean».
Turismo Gastronomikoaren Zortzigarren Mundu Foroaren aurkezpena Turismoaren Mundu Erakundeak Madrilen duen egoitzan egin da, TMEk berak antolatu du, Basque Culinary Center-rekin batera. Foroa aurten Donostian egingo da, urriaren 5etik 7ra bitartean. Ekitaldian parte hartu dute Zurab Pololikashvili TMEko idazkari nagusiak, Joxe Mari Aizega BCCko zuzendari nagusiak, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Félix de Paz García Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko turismo lankidetza eta lehiakortasuneko zuzendariorde nagusiak, eta Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak.
Aurkezpen ekitaldian, Azahara Domínguezek Gipuzkoako turismo gastronomikoaren onurak nabarmendu nahi izan ditu, oso lotuta dagoenez gero tradizioari eta tokiko ekoizpenari, ekitaldiaren espirituarekin bat datozen kontzeptuak. Domínguezek adierazi duenez, «Gipuzkoan dugun kudeaketa gastronomiko onaren sekretuetako bat da tradizioarekiko, tokiko ekoizpenarekiko, kultura ondarearekiko eta eboluzioarekiko gustua belaunaldiz belaunaldi transmititzen dela, eta bide berriak bilatzen direla, baina betiere oinak lurrean jarrita».
Gainera, Gipuzkoa garai garrantzitsu bat igarotzen ari da gastronomiaren arloan, «duela lau hamarkada sukaldaritzaren iraultzaren buru izan ziren chef handien belaunaldi errelebo» batekin; haien izenak soberan ezagutzen ditugu. Eta, zorionez, gero eta emakume gehiago ahalduntzen dira, eta gero eta emakume gehiago nabarmentzen dira gizonek historikoki presentzia nagusia izan duten eremu batean».
Foru diputatuak ez du galdu nahi izan ekitaldiak ematen zuen aukera Gipuzkoako turismo sektoreak etorkizunean burutu behar dituen gakoetako batzuk planteatzeko, hala nola «turismo sektorearen profesionalizazioan aurrera egitea, kalitatezko enplegua sortuz eta sozialki eta teknologikoki berrituz, eta, jakina, beti, beti, modu jasangarrian».
500 parte-hartzaile inguru aurreikusi dira eta hainbat jarduera
Jardueren oinarri nagusia Tabakaleran ezarriko da, eta 500 partaide izango ditu, gutxi gorabehera, gobernuko funtzionarioak, eskualdeko eta tokiko agintariak, helmugak kudeatzeko erakundeak, sektore pribatuko ordezkariak, chefak eta sukaldaritzako profesionalak, azpiegituren hornitzaileak, mundu akademikoa eta TMEko kideak barne. Pertsona eta erakunde guztiek hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute, hala nola tailerretan, mahai-inguruetan, hitzaldietan, saio praktikoetan eta ikasteko bisita teknikoetan, betiere turismoaren, gastronomiaren eta ekoizleen arteko loturei buruzko ildo gidari bati jarraituz, edizio honen kasuan, helburu hauekin: landa garapena sustatzea, jasangarritasuna eta erresilientzia sustatzea, kultura eta natura ondarea babestea eta berrikuntza hartzea esperientzia turistikoa hobetzeko.
1562