Azahara Domínguez: “Loiolako Erriberetako Aldaguneak Mugi Sisteman Integratzen diren garraio publiko sistema guztiak espazio fisiko batean bateratzea ahalbidetuko du"
Azahara Domínguez: “Loiolako Erriberetako Aldaguneak Mugi Sisteman Integratzen diren garraio publiko sistema guztiak espazio fisiko batean bateratzea ahalbidetuko du"
Azahara Domínguez: “Loiolako Erriberetako Aldaguneak Mugi Sisteman Integratzen diren garraio publiko sistema guztiak espazio fisiko batean bateratzea ahalbidetuko du"
Azahara Domínguez: “Mugikortasuna herritarren funtsezko eskubide gisa ulertzen dugu, eta garraio publikoa gipuzkoar guztientzat kalitatezko zerbitzu irisgarria izan dadin lan egiten dugu. Loiolako Erriberako aldagunea mugarri berria da erronka honetan, Mugi sisteman integratzen diren garraio publiko sistema guztiak espazio fisiko batean bateratuko baititu”.
Loiolako Erriberak
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak ostiral honetan adierazi duenez, Eusko Trenbide Sareak (ETS) Loiolako Erriberako aldagunea eraikitzeko lizitazioa mugarri berria da Mugi sistema garatzeko; izan ere, "Gipuzkoan jarduten duen garraio publiko guztiaren integrazioa espazio fisiko batean islatzea ahalbidetuko du".
Egitura honek Euskotrenen eta Renferen zerbitzuen arteko tren- aldaketak erreztuko ditu eta hórrela, tren-operadore desberdinek estaltzen dituzten lurraldeko eskualdeak hobeto lotuko ditu. Gainera, Donostiako hiri-garraio publikoko sareetarako eta Lurraldebuseko zerbitzuetarako sarbidea erraztuko dio erabiltzaile bakoitzari. Azpiegitura honek herritarren bultzada ekarriko diola Mugiri baloratu du diputatuak. “Sistema hori aitzindaria eta erreferentziazkoa da gure herrialdean, eta, erabilera bakoitzeko deskontu progresiboak eskaintzeaz gain, doako transbordoak eskaintzen ditu garraio-zerbitzuen artean, doakotasuneraino iritsiz kolektiboen arabera”, gogoratu du.
“Mugikortasuna herritarren funtsezko eskubide gisa ulertzen dugu, eta garraio publikoa gipuzkoar guztientzat kalitatezko zerbitzu irisgarria izan dadin lan egiten dugu. Loiolako Erriberako aldagunea mugarri berria da erronka honetan, Mugi sisteman integratzen diren garraio publiko sistema guztiak espazio fisiko batean bateratuko baititu. Horrela, Gipuzkoako eskualdeen garraio publikoaren bidezko konexioa errazagoa, erosoagoa eta hobeto koordinatua izatea lortzen dugu”, adierazi du diputatuak. “Kalitatezko garraio publikoko zerbitzu batez gozatzeak Gipuzkoa ingurumenaren aldetik lurralde jasangarriagoa izaten laguntzen du, baina baita arlo sozialean ere ", amaitu du.
1588