Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Irizar enpresaren Ormaiztegiko lantegia bisitatu du, eta in situ ezagutu ditu Gipuzkoako enpresa honek Lurraldebusentzat egiten ari den autobusak

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Irizar enpresaren Ormaiztegiko lantegia bisitatu du, eta in situ ezagutu ditu Gipuzkoako enpresa honek Lurraldebusentzat egiten ari den autobusak

Guztira, 17 ibilgailu sartuko dira enpresa emakidadunetan datozen hilabeteetan, eta araudi berriak ezartzen dituen segurtasun-elementu berri guztiak izango dituzte. Gainera, efizienteagoak izango dira, kutsadura murriztuko da eta bidaiarien erosotasunaareagotuko da.

2024/07/16
Azahara Domínguez diputatuak Irizar enpresaren Ormaiztegiko lantegia bisitatzen

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan herritarrei garraio publikoko zerbitzu hobea eskaintzeko ari gara lanean egunero. Horretarako, maiztasunak eta zerbitzuak etengabe berrikusi behar ditugu, gure erabiltzaileen premia aldakorretara egokitzeko. Bestalde, kalitatezko estandar guztiak betetzen dituzten ibilgailuak eduki behar ditugu, modernoak eta seguruak, ahalik eta erosoenak izan daitezen bidaiarientzat. Irizarren 17 autobus berri horiek laster sartuko dira Lurraldebusen flotan, pixkanaka inplementatuz, eta ildo horretan aurrerapauso garrantzitsu bat emango dugu. Gainera, aurrerapauso bat eman dugu jasangarritasunaren arloan, ibilgailu berri horiek aurrekoak baino eraginkorragoak direlako eta gutxiago kutsatzen dutelako".

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Irizar enpresaren Ormaiztegiko lantegia bisitatu du, eta in situ ezagutu ditu egiten ari diren autobusak; horiek hurrengo hilabeteetan Lurraldebuseko enpresa emakidadunetan sartuko dira.

Azahara Domínguezek Irizar taldeko CEO Imanol Rego, Irizar enpresako Espainiako eta Portugalgo zuzendari Mikel Pérez eta Iparraldeko arduradun Jon Isasisasmendi izan ditu gidari bisitan zehar. Horiez gain, Ormaiztegiko alkate Jon Enrique Galarzak ere parte hartu du bisitan. 

Bileran, diputatuak Irizar taldea osatzen duten enpresak eta gaur egun lantzen ari diren produktu eta teknologia sorta ezagutzeko aukera izan du. Era berean, i3 low entry eta II. motako ibilgailu elektrikoaren berri izan du lehen eskutik, eta fabrikako instalazioak bisitatzean, egiten ari diren autobusak in situ ikusteko aukera izan du; datozen hilabeteetan Lurraldebus osatzen duten  enpresa emankidadunei entregatuko zaizkie. 

Guztira, 17 ibilgailu dira, 15 metro luze eta i6seff modelokoak. Modelo horrek, Gipuzkoako enpresak berak azaltzen duenez, aurrekoak baino % 13 gutxiago kontsumitzen eta isurtzen du, eta operadoreei ahalik eta eraginkortasun handiena eta bidaiariei esperientziarik onena eskaintzeko diseinatuta dago. "Berrikuntza guztiei esker, bidaiarientzako espazioa handitzea lortu dugu, ergonomia eta erosotasuna hobetuz. Gainera, zaratak eta bibrazioak ahalik eta gehien murriztu ditugu. Gidari-postua diseinatu da erosoagoa eta ergonomikoagoa izateko eta ikus-eremu zabalagoa eskaintzeko. Hispacold-en klimatizatzaileen gama esklusibo berria ere trinkoagoa, arinagoa eta efizienteagoa da, eta etengabe berritzen du bidaiari-lekuko airea. Horrela, Irizar berri honetan bidaiatzeko esperientzia ahalik eta erosotasun-maila handienera igotzea lortu dugu", azaldu dute. 

"Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan egunero lan egiten dugu herritarrei garraio publikoko zerbitzu hobea eskaintzeko. Horretarako, maiztasunak eta zerbitzuak etengabe berrikusi behar ditugu, gure erabiltzaileen premia aldakorretara egokitzeko. Bestalde, kalitatezko estandar guztiak betetzen dituzten ibilgailuak eduki behar ditugu, modernoak eta seguruak, ahalik eta erosoenak izan daitezen bidaiarientzat. Irizarren 17 autobus berri horiek laster sartuko dira Lurraldebusen flotan, pixkanaka inplementatuz, eta ildo horretan aurrerapauso garrantzitsu bat emango dugu. Gainera, jasangarritasunaren arloan ere aurrera egin dugu, ibilgailu berri horiek aurrekoak baino eraginkorragoak direlako eta gutxiago kutsatzen dutelako" adierazi du Azahara Domínguezek. 

  

3394