Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Azahara Dominguezek Gabonetarako kanpaina turistikoa aurkeztu du, 'Egin Ihes Gipuzkoara', "Egin Ihes Gipuzkoan Zehar" leloekin

Azahara Dominguezek Gabonetarako kanpaina turistikoa aurkeztu du, 'Egin Ihes Gipuzkoara', "Egin Ihes Gipuzkoan Zehar" leloekin

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak bi hartzaile mota xede dituen kanpaina bat aurkeztu du: batetik, Espainiako hainbat tokitatik bisitatzen gaituztenak, eta, bestetik, jai hauek lurraldean zehar mugitzeko aprobetxatzen dituzten gipuzkoarrak.

2023/12/11
Gabonetako kanpainaren aurkezpenean.

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Gabonetan, Gipuzkoa interesgarria eta erreferentziazkoa den helmuga bihurtu nahi dugu txangozaleentzat eta bidaiarientzat. Asko dugu eskaintzeko, eta balioa emateko garaia iritsi da, urrutitik bisitatzen gaituztenek ez ezik, hurbilen ditugun txangozaleek ere Gipuzkoa sakon ezagutu dezaten, gure lurraldeko xarma turistikoaz gain, gure kultura eta tradizioa ere deskubrituz, horiek baitira gipuzkoar gisa ezaugarritzen gaituztenak".

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak astelehen honetan aurkeztu du Gabonetarako kanpaina turistikoa. "Ihes egin Gipuzkoara", "Ihes egin Gipuzkoan zehar" lelopean, iritsi nahi dugun bisitari mota bakoitzera egokitzen baita, kanpaina hau bi hartzaile motari zuzenduta dago: batetik, Espainiako hainbat lekutatik etortzen zaizkigun bisitariei, eta, bestetik, festa hauek Gipuzkoan zehar mugitzeko aprobetxatzen dituzten gipuzkoarrei edo hurbileko txangozaleei.

"Kanpaina hau bat dator nire departamentuak bultzatu nahi duen ildo estrategikoarekin. Gure ustez, funtsezkoa da desestazionalizazioan aurrera egitea, turisten fluxuak modu orekatuagoan bana daitezen urte osoan eta lurralde osoan zehar. Horrela bakarrik lortuko dugu turismoaren eta gipuzkoarren arteko elkarbizitza hobea izatea", azpimarratu du Azahara Domínguezek. 

Turistak
Espainiako gainerako lekuetatik datozen bidaiariei begira, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hainbat iragarki kaleratu ditu. Batez ere sare sozialen bidez zabalduko dira, eta, konparazio atseginak eginez, bisitariek Gipuzkoako Gabon jaien berezitasuna ezagutzeko aukera izango dute.  Horiekin guztiarekin batera, plan-proposamen batzuk egingo dira, www.gipuzkoaturismoa.eus webgunean eta sare sozialetako profilean eskuragarri egongo direnak. 

Hurbileko bisitaria
Kanpainaren ekimenik berritzaileena hurbileko jendearentzat da, jaiak Gipuzkoan zehar mugitzeko aprobetxatzen dituen eguneko turistarentzat. Haientzat, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Street Scape bat sortu du. Jarduera hori ohiko scape room-en antzekoa da, eta hainbat lekutan garatuko da: Zarautzen, abenduaren 26an; Zumarragan, abenduaren 27an; Tolosan, abenduaren 28an; Ordizian, urtarrilaren 3an, eta Errenterian, urtarrilaren 4an.

"Familiei, koadrilei eta scape room-ak maite dituztenei zuzendutako esperientzia da, baina baita denbora-pasa dibertigarria egin nahi duen edonori zuzendutakoa ere. Jarduera euskeraz eta erderaz izango da, taldeka egingo da, eta udalerri bakoitzaren historian eta kondairetan sakontzeko aukera emango du”, azaldu du Olaya Landak, eXperientziak  jarduera sortzeaz eta kudeatzeaz arduratu den enpresa zarauztarraren zuzendari eta sortzaileak. 

Herri bakoitzak bi saio izango ditu: 17:00etatik 18:00etara eta 18:30etik 19:30era. Jardueran parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, udalerri bakoitzeko 40 parte-hartzaileko muga ezartzen baita. 

"Gabonetan, Gipuzkoa interesgarria eta erreferentziazkoa den helmuga bihurtu nahi dugu txangozaleentzat eta bidaiarientzat. Asko dugu eskaintzeko, eta balioa emateko garaia iritsi da, urrutitik bisitatzen gaituztenek ez ezik, hurbilen ditugun txangozaleek ere Gipuzkoa sakon ezagutu dezaten, gure lurraldeko xarma turistikoaz gain, gure kultura eta tradizioa ere deskubrituz, horiek baitira gipuzkoar gisa ezaugarritzen gaituztenak". 

  

1400