Azahara Domínguezek Londresko World Travel Marketen parte hartu du eta Héctor Gómez ministroari harrera egin dio Euskadiko standean
Azahara Domínguezek Londresko World Travel Marketen parte hartu du eta Héctor Gómez ministroari harrera egin dio Euskadiko standean
Azahara Domínguezek Londresko World Travel Marketen parte hartu du eta Héctor Gómez ministroari harrera egin dio Euskadiko standean
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak, Azahara Domínguezek, eta Turismoko zuzendariak, Iñigo Garcíak, Londresko World Travel Market (WTM) azokan parte hartu dute, mundu mailako turismo azoka garrantzitsuenetako batean. Gipuzkoako foru ordezkariek harrera egin diete Industria, Merkataritza eta Turismoko ministro Héctor Gómezi eta Turismoko estatu-idazkari Rosana Morillori, Euskadiri eskainitako standean, non Gipuzkoari dagokion erakusmahai bat dagoen.
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Gure helburua Gipuzkoaren bikaintasunak ahalik eta leku gehienetan erakustea da, eta oso garrantzitsua da gu tamaina honetako nazioarteko ekitaldi turistikoetan egotea. Turismo-industriaren topagune handienetako batean gaude, eta hori aukera paregabea da gure lurraldean eskaintzen dugun guztia ezagutarazteko, asko baita eta gustu guztietarako”.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez eta Turismoko zuzendari Iñigo García World Travel Market (WTM) azokan izan dira gaur, Londresen. Bertan, Industria, Merkataritza eta Turismoko ministro Héctor Gómez eta Turismoko estatu-idazkari Rosana Morillo hartu dituzte, Euskadiko standean, non Donostiari eta Gipuzkoari eskainitako erakusmahai bat baitago.
WTM London azoka urtero Ingalaterrako hiriburuan egiten den nazioarteko ekitaldi garrantzitsu bat da. Hiru jardunalditan, turismo sektoreko profesionalez osatutako publiko espezializatu baten aurrean aurkezten dira turismo-industriaren helmugak eta sektoreak, Erresuma Batutik zein munduko gainerako herrialdeetatik etorritakoak. Aukera paregabea da esperientziak trukatzeko eta turismo jarduerarekin zerikusia duten alderdiak kontrastatzeko. Bertaratutakoentzat lehia abantaila bat da beren negozioentzat, baita turismo-industriaren garapenari buruzko azken berrikuntzekin harremanetan egoteko aukera ere.
Kongresu horretan, Euskadiko stand bat dago. Bertan, euskal eskaintza turistikoak lau erakusmahaitan banatzen dira. Hain zuzen ere, erakusmahai horietako batek, Donostia Turismoak kudeatzen duenak, Donostiari eta Gipuzkoako probintziari buruzko informazioa eskaintzen du. Euskadi erakustokiaren gainerakoa Bizkaiari eta Bilbo hiriburuari, Arabari eta Arabako Errioxari eta Euskal Autonomia Erkidegoko informazio orokorrari eskainitako atalek osatzen dute.
Azahara Domínguezek adierazi duenez, "Turismo Departamentutik Gipuzkoa ahal dugun toki guztietara eramaten dugu. Oso garrantzitsua da gu tamaina honetako nazioarteko ekitaldi turistikoetan egotea; izan ere, industria turistikoaren topagune bat denez, gure lurraldean eskaintzen dugun guztia ezagutzera ematen dugu, asko baita eta gustu guztietarako".
1292