Azken 50 urteetan, Gipuzkoako tenperatura 1,2º C Igo da klima aldaketaren ondorioz
Azken 50 urteetan, Gipuzkoako tenperatura 1,2º C Igo da klima aldaketaren ondorioz
Ingurumeneko diputatu eta Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioko presidente José Ignacio Asensiok gaur goizean aurkeztu du, David Zabala Naturklimako zuzendari nagusiarekin eta Dorleta Orue Behatokiko arduradunarekin batera, "Klima aldaketaren inpaktua eta harekiko kalteberatasuna Gipuzkoan" txostena, Fundazioaren Behatokiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzarekin lankidetzan egina.
Naturklimak egindako Gipuzkoako Klima Aldaketaren Eraginari eta Zaurgarritasunari buruzko txostenak berresten du 2020. urtea hamarkada beroenarekin amaitu dela (2010-2020), erregistroak izan direnetik.
Kostaldeko Itsas Behatokiaren arabera, Bizkaiko Golkoko itsasoaren batez besteko maila batez beste 2,5 cm igotzen ari da hamarkada bakoitzeko 90eko hamarkadatik, eta igoera hori azkartzen ari da azken urteetan.
Covi-19k eragindako jarduera-murrizketa eta mugigarritasun-murrizketak ez dira gai izan beroketako eskalada geldiarazteko.
José Ignacio Asensio, “datu horiek erakusten dute garrantzitsua dela hazkunde ekonomikoa emisioekin banantzera bideratutako neurriak hartzea, sektore batzuetan jarduera ekonomikoaren hazkundearen eta emisioen artean dagoen korrelazioa hausteko”.
Ingurumeneko diputatu eta Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioko presidente José Ignacio Asensiok gaur goizean aurkeztu du, David Zabala Naturklimako zuzendari nagusiarekin eta Dorleta Orue Behatokiko arduradunarekin batera, "Klima aldaketaren inpaktua eta harekiko kalteberatasuna Gipuzkoan" txostena, Fundazioaren Behatokiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzarekin lankidetzan egina.
Urtero egiten den txostenak aztertzen ditu klima aldaketak Gipuzkoako natura ingurunean eta lurraldeko 10 sektore sozioekonomikotan dituen eraginak. Haren helburua da beharrezko informazioa izatea aurreikusi ahal izateko egokitzeko eta arintzeko neurriak eta, horrela, lurraldearen kalteberatasuna murrizteko. Helburu horrekin, Naturklimaren Behatokiak aztertzen du nazioartean homologatutako 80 adierazle meteorologiko, ingurumeneko eta sektorialen bilakaera, berotzearen bilakaeraren eta horrek lurraldean dituen ondorioen jarraipena egiteko.
Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok adierazi duenez, klima aldaketa errealitate eztabaidaezina da, eta gure pertzepzioak adierazten diguna baino askoz ere hurbilagoa denboran eta espazioan: "klima aldaketa hemen dago, eta haren ondorioei erabakitasunez heldu behar diegu gure ingurumena eta gure herritarren osasuna eta ongizatea arriskuan jarri nahi ez baditugu". Horretarako, ezinbestekoa da "trantsizio ekologiko bat bultzatzea, ekonomia berde eta emisiorik gabeko batekin, enplegua sortzeko eta Gipuzkoa garapen jasangarriaren bidetik eramateko", adierazi du Asensiok.
2011-2020 hamarkada izan da beroena, erregistroak jasotzen direnetik.
Oro har, 2010-2020 hamarkada da beroena, erregistroak daudenetik. Aldi hori, halaber, beroena izan zen Gipuzkoan 1970. urteaz geroztik, eta datuak daudenetik batez besteko tenperatura handieneko sei urteak erregistratu ziren. Azken data hori erreferentziatzat hartuta, tenperatura 1,2º C igo da Gipuzkoan, eta egungo mailen gaineko igoera 3-4º-raino irits liteke mendearen amaieran. Berotze horren eragina handiagoa da udaberrian eta udan, eta duela 50 urte baino 30 egun bero gehiago erregistratu dira, hau da, udako hilabete bat gehiago ia.
Covid-19ak eragindako jardueraren nahiz mugikortasunaren murrizketak ere ez dira gai izan berotzearen eskalada hori geldiarazteko. Hazkunde tasak behera egin bazuen ere, igorpenak igo egin ziren berriz 2020an. CO2-aren kontzentrazio atmosferikoa gutxi gorabehera % 0,6 handitzen da urteko, eta 2020an urteko beste maximo bat lortu du (411 ppm). Ildo honetan, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azpimarratu duenez, “datu horiek erakusten dute garrantzitsua dela hazkunde ekonomikoa emisioekin banantzera bideratutako neurriak hartzea, sektore batzuetan jarduera ekonomikoaren hazkundearen eta emisioen artean dagoen korrelazioa hausteko”.
Itsas maila igotzea eta gure hondartzen % 40 galtzea
Kostaldeko Itsas Behatokiaren datuen arabera (txostenari lehen aldiz gehitu zaizkio), Bizkaiko golkoaren hego-ekialdean itsasoa berotzen ari da 80ko hamarkadatik aurrera; tasak 0,10 eta 0,25 ºC artekoak dira hamarkada bakoitzeko, eta hazkundea handiagoa izan da itsas azalean eta Gipuzkoako kostaldetik gertu, lehen 100 metrotan baino eta Bizkaiko golko osoa kontuan hartuta. Bizkaiko golkoko itsasoaren batez besteko maila 2,5 cm-ko batez besteko tasan igotzen ari da hamarkada bakoitzeko, 90eko hamarkadatik. Gainera, igoera hori bizkortzen ari da.
Aipatutako inpaktuen ondorioz, Gipuzkoako kostaldean 40 eta 70 zentimetro arteko igoera izango du itsasoak mende amaierarako. Horrez gain, olatuak % 5 eta % 10 artean handituko direla aurreikusten denez, gure hondartzetako azalera lehorraren % 40 galduko da batez beste, eta, kasu batzuetan, azalera % 80 ere galtzeko eta ia erabat desagertzeko arriskua dago.
Biztanleriaren % 40k inpaktu larriak izango ditu
Gipuzkoan, berotzearen ondorio nagusiak ibai eta itsas uholdeak izango dira, itsas mailaren igoeren ondorioz. Kalkuluen arabera, Gipuzkoako kostaldean bizi diren biztanleen %40ari eragingo diote zuzenean. Era berean, kalkulatzen da itsas maila igotzeagatik uholdeak jasan ditzaketen pertsonak hirukoiztu egingo direla.
Ibai uholdeei dagokienez, eta kontuan hartuta udalerri askotan uholde arriskuko eremuan dagoela hiri erabilerara bideratutako azaleraren zati handi bat, aurreikusten da, prezipitazioen igoeraren kasuan, Gipuzkoako udalerri gehienek ibai uholdeen arriskua izango dutela. Oria eta Urumea arroetako udalerriak dira, oro har, arrisku handiena dutenak.
Itsasoaren igoerak Gipuzkoako hondartzetan duen eraginak sektore turistikoari ere eragiten dio zuzenean, hareatzen % 40 galtzen baita, eta biodibertsitatearen galerak naturari eragiten baitio, biak ere turismoa erakartzeko baliabide garrantzitsuak izanik. Garraioen sektorean ere eragin zuzenak daude prezipitazio handien, ekaitzen eta itsas mailaren igoeren ondorioz; izan ere, lerradurak eta luiziak izateko arriskua areagotu egiten da, batez ere uholde arriskua duten eremuen gainean dauden edo inguru horiek zeharkatzen dituzten edo kostaldetik oso hurbil dauden bide azpiegiturei eragiten dietelako.
Lehorteak dira klima aldaketaren zuzeneko beste ondorio bat Gipuzkoan, batez ere lurraldeko nekazaritza sektoreari eragingo liokeena, baso-ekosistemak "mediterraneizatzeagatik", aldaketa fenologikoengatik edo lurzoruaren degradazioa bizkortzeagatik. Nekazaritzarako erabiltzen den lurzoruaren ehunekoa lurralde osoaren % 2ra iristen ez bada ere, Gipuzkoako udalerrien eta biztanleen % 100ek horrelako arriskuak dituzte lehorteak direla eta.
Tenperaturen eta muturreko fenomeno meteorologikoen igoera horrek Gipuzkoako biztanleen osasunean ere eragina du. Bero boladek hilkortasun arriskua areagotzen dute, eta kalkuluen arabera, Donostian, adibidez, 30º C-ko tenperaturatik gora, hilkortasun tasa batez beste % 6,54 igoko litzateke. Neguko hotz boladek ere eragin negatiboa izan dezakete Gipuzkoako biztanleengan, bereziki energia pobreziarekiko kalteberak diren sektoreetan. Oro har, tenperaturen igoera orokortuak eta urtaroen desplazamenduak eta iraupen-aldaketak ondorioak izango dituzte transmisio bektorialeko, elikadurako eta hidrikoko gaixotasunetan eta alergietan.
"Klima aldaketaren inpaktua eta harekiko kalteberatasuna Gipuzkoan" txostenaren bigarren edizioaren ondorioen aurkezpenean, Asensiok azpimarratu du klima aldaketaren aurkako borroka Gipuzkoako lehentasunen erdigunean kokatu behar dela. Ildo horretan, nabarmendu du beharrezkoa dela "tokiko ekintza argi bati ekitea, non erakundeek, eragile ekonomiko eta sozialek eta herritarrek aktiboki parte hartuko duten mugikortasunaren, kontsumoaren eta energia eta uraren erabileraren arloko jokabideak hobetuz, emisioak murrizten laguntzeko eta Gipuzkoa karbono aldetik neutroa den gizarte bilakatzeko helburua lortzeko".
1870