Azken orduetan bi positibo atzeman dira Gipuzkoako egoitzetan
Azken orduetan bi positibo atzeman dira Gipuzkoako egoitzetan
Azken orduetan Donostiako Alai-Etxe egoitzako bi erabiltzailek positibo eman dute COVID-19an
Azken orduetan, Gipuzkoako adinekoen arretarako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean bi COVID-19 kasu positibo atzeman dira. Gipuzkoako egoitza-zentroetan aldian-aldian egiten diren PCR proba prebentiboek bi kasu positibo hauteman dituzte Donostiako Alai-Etxe egoitzan.
Egun, COVID-19an positibo eman duten pertsonak Gipuzkoako lau egoitza-zentrotan daude: Donostiako Hermano Garate – San Ignacion (2), Hernaniko Santa Maria Magdalenan (34), Errenteriako Jesusen Bihotza zentroan (16) eta Donostiako Alai-Etxen (9). Beraz, Gipuzkoako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean 61 COVID-19 kasu positibo daude, 65 zentrok eta 5.425 plazek osatzen duten sarean.
Atzoko egunarekiko aldaketarik gabe, 12 pertsonak ospitaleko arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 35 Eibarko Ospitaleko gizarte-instalazioan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, hiru adineko lagunek gainditu dute gaixotasuna, eta bost hil egin dira.
1646