Azken orduetan, COVID-19 duten hiru adineko egoiliar zendu dira
Azken orduetan, COVID-19 duten hiru adineko egoiliar zendu dira
Azken PCR probek bi kasu positibo atzeman dituzte Alai-Etxe eta Jesus Bihotza egoitzetan.
Azken orduetan, COVID-19 duten adineko hiru egoiliar hil dira Gipuzkoako hiru egoitza-zentrotan: Zorroaga (Donostia), Jesusen Bihotza (Errenteria) eta Santa Maria Magdalena (Hernani). Bestalde, azken orduetan egindako PCR probek bi kasu positibo atzeman dituzte Donostiako Alai-Etxe eta Errenteriako Jesusen Bihotza zentroetan.
Egun, 65 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitza-zentroen erabiltzaileen artean, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean: Donostiako Hermano Garate – San Ignacion bi kasu, Hernaniko Santa Maria Magdalenan 35, Errenteriako Jesusen Bihotzan 16, Donostiako Alai-Etxen 11 eta Bergarako Mizpirualden kasu bat. 14 dira ospitaleko arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 37 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatzen, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, bost adineko lagunek gainditu dute gaixotasuna, eta 14 hil egin dira.
1438