Be Veggie Azoka Ficoban
Be Veggie Azoka Ficoban
Aldundiko Ingurumena "Be Veggie Azoka" ren babesle eta partehartzaile
Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Be Veggie azokan parte hartuko du, kolaboratzaile eta erakusketari gisa.
Jose Ignacio Asensio: “Moda iraunkor beganoa lantzen duten Gk Green Fashion markekin lankidetzan aritu nahi izan dugu; izan ere, moda horrek planeta ahalik eta gutxien kaltetzea bilatzen du, animalien zaintza eta haiekiko errespetua ditu abiapuntu, jasangarritasunaren kontzeptua sustatzen du, eta sortze prozesu osoan parte hartzen duten pertsonek lan baldintza justuak izatea exijitzen du."
Abenduaren 6tik 8ra hitzordu bat dute Ficoban ingurumen jasangarriarekin errespetutsuak diren, animaliak esplotatzen ez dituzten eta osasunarentzat onuragarriak diren kontsumo alternatiba berriak ezagutu nahi dituzten pertsona guztiek, beganoak izan ala ez.
Asteburu honetan zabalduko ditu ateak Be Veggie azokak, Kantauriko erlaitzeko eta Frantziako hegoaldeko aurreneko jaialdi beganoak, eta sektore horren ikuspegi osoa eskainiko du hiru egun horietan, beganismoa oraindik lehen urratsetan dagoen baina mundu osoan barrena gero eta lagun gehiagoren atxikimendua duen arren.
Be Veggie azokak gisa honetako kontsumoaren hautua egin duten begano guztiak bildu nahi ditu, baina baita besterik gabe jakin-mina dutenak edo gehiago jakin nahi dutenak ere. Horregatik, lehen edizio honetan doakoa izango da sarrera. Hori bat, Be Veggie azokan proposatuko diren produktu eta zerbitzu guztiak % 100ean izango dira beganoentzako egokiak.
Eta, behin Ficoban, zer topatuko dute bertaratuek?
Dagoeneko gutxi gorabehera 60 dira beren presentzia berretsi duten enpresak, oso deigarria da haien jatorria. % 32 Gipuzkoako enpresak badira ere, Madrildik heldu baitira % 17, Valentziako Erkidegotik % 11, Bizkaitik % 9, Frantziatik % 6, Kataluniatik % 5 eta beste % 10 beste erkidego batzuetatik.
60 erakusketari horiei esker, Be Veggie azokara gerturatzen direnek egiaztatu ahal izango dute erraz eraman daitekeela filosofia beganoan oinarritzen den bizimodu mota bat, produktu beganoen sorta handi bat izango dute eskura: elikagaiak % 100ean begetalak, kosmetika naturala, moda arloko eskaintza zabala Gipuzkoako Moda Jasangarrirako Klusterraren eskutik (GK Green Fashion), Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Sailak sustatuta. "Ingurumen Zuzendaritzak garatzen duen funtsezko politiketako bat klima aldaketaren aurkako borroka da, Gipuzkoa Klima 2050 estrategiaren bidez.Klima aldaketaren aurka borrokatzeko, ezinbestekoa da administrazio, enpresa eta herritar guztiok gure ohiturak aldatzea, ohitura jasangarriagoetarantz, mugikortasunean, energiaren eta uraren kontsumoan, elikaduran, jantzietan eta gure egunerokoan egiten ditugun ekintza guztietan.Horregatik, azoka hau oso interesgarria iruditzen zaigu, erakusleiho ezin hobea baita, herritarrek bertatik bertara ikusi dezaten nola egin aurrera ohitura jasangarri eta osasungarrietarantz." dio Jose Ignacio Asensio Ingurumena diputatuak.
La lucha contra el cambio climático, requiere de la capacidad que tenemos todos y cada uno de nosotros la administraciones, als empresas y la ciudadanía de cambiar y modificar nuestros hábitos hacia hábitos mas sostenibles en movilidad, en el consumo de la energía y el agua, en alimentación, en prendas de vestir y en todas las acciones que hacemos en nuestro día a día.
En esta oferta destaca una amplia muestra de productos gastronómicos como hamburguesas, quesos, tés, dulces, cervezas, productos ayurvédicos, aceites o snacks, entre otros. Productos que se podrán comprar, pero también consumir durante el propio festival.
Gune egokia start up-entzat
Sektore hasberri hau, beganoentzako produktu eta zerbitzu egokien sektore hau, hein batean star up txikiek bultzatuta ari da hazten, eta horrexegatik eskaini zaie gune bat Be Veggie azokan euren berrikuntzak aurkeztu ahal izan ditzaten. Gune horretan ikusiko ditugu kosmetika naturalean oinarritutako 200 errezeta baino gehiago lantzeko pakete bat, ordu artean jateko zizka-mizkak eta % 100ean begetalak diren elikagaiak merkeago eta etxeko epelean dastatzeko iupibox bat.
Informatzeko eta ikasteko guneak
Be Veggie azokaren helburua ere bada ingurumen jasangarriarekin errespetutsuak diren, animaliak esplotatzen ez dituzten eta osasunarentzat onuragarriak diren kontsumo bide berrien ezagutza ahalbidetzea.
Abenduaren 6an, ostirala, Jenny Rodriguezen hitzaldi batek emango dio hasiera jardunaldiari, bizimodu beganoa eramateko gonbita egingo digu. Diseinatzaile grafiko honek dena alboratu eta animalien aldeko aktibismoa bihurtu zuen lanbide. 'Vive Vegano' liburuaren egilea da.
Jarraian hitzaldi bat eskainiko du Greenpeace erakundeak. Gaia, "Okelak Espainian uzten duen arrasto jasanezina". Okela ekoizteko eta kontsumitzeko egungo ereduaren eta klima aldaketaren arteko zuzeneko eta zeharkako lotura batzuk azalduko dituzte.
Melina Zukernikek hartuko du txanda. Ikus-entzunezkoen errealizadorea eta arte zuzendaria da, eta masterra du egina tokiko garapena, ekoizpena eta diseinua nazioartekotzeko arloan. Beganismoa izango du hizpide, dieta eta modetatik harago doan bidaia sortzailetzat baitu. Gainera, ipuin bat kontatzeko izango dugu Be Veggie azokan Melina,"La princesa del reino peludo" 5-8 urte bitarteko haurrei eta euren familiei zuzendua, animalien bizitzaren aldeko sentsibilitatea indartzeko eta naturarekin dugun harremana hobetzeko egunero erabili beharreko ohitura batzuk iradokitzeko.
Eta, zertan da begano izatea familia bat osatzen duzunean? Beste batzuekin batera Nutrición Esencial fundatu zuen Ivan Iglesiasek emango digu bere esperientzien berri, aita eta begano den aldetik.
Ostiraleko proposamenei amaiera emateko, Reserva Hijos del Bosque GKEak parte hartuko du. Animalia basatientzako erreserba bat eta ingurumen hezitzaileak sortzeko proiektuaren berri emango digu.
Larunbatean, Ibai Suarez Alonsok, beganoa eta animalien aldeko aktibista, mezua sare sozialetan, hitzaldietan eta, ekintza mota ezberdinen bidez baita kalean ere zabaltzen duenak, irauli egingo ditu beganismoaren aurkako argudioak.
Jon Kareagak, beste batzuekin batera Bask fundatu zuenak eta Fridays For Future higikundean ingurumen aktibista denak, Ficoban erakutsiko du berak egindako "Made in, made for" dokumentala: Asiara egindako bidaia baten bidez erakusten du nola eragiten dien moda arloko industriak pertsonei eta planetari.
Arratsaldez, Helenka Santos Belmonteren eskutik, landare osasungarrietan oinarritutako elikadura izateko oinarriak ezagutuko ditugu. Helenka sukaldaria da, bloggerra, aholkularia, laguntzailea nutrizio kontuetan, etorkizuneko TSD landareetan oinarritutako elikaduran aditua eta Las Alas de Jikari blog gastro-nutrizionala proiektua garatzen ari dena.
Elikaduraz hitz egiten jarraituko dugu ingeniari, irakasle eta kontsumo etikoan aditua den Victor González Ruizekin. Hitzaldi honek hankaz gora jarriko ditu ekologiaren eta nutrizioaren gaietan finkatutako mito batzuk, eta planetarekin eta planeta partekatzen dugun gainerako espezieekin dugun harremanari buruz gogoeta egitera eramango ditu entzuleak.
Jardunaldia amaitzeko, mahai inguru bat egingo da “Fridays for future” higikundearen eskutik. Nazioarteko mugimendu horrek, batez ere ikasleak biltzen dituenak, klima aldaketaren eta berotze globalaren aurkako ekintzak eskatzen ditu, Greta Thunberg du aktibistarik ezagunena.
Abenduaren 8an, igandea, Lorena Aviñón izango dugu gure artean. Nasei, Taller Flores del Norte eta Burrita Carmela elkarteen fundatzailetako bat izaki, gure ingurunearekin eta ingurumenarekin egiazki konprometituta dauden merkataritza etxeak ezagutzeko keinu eta jarraibide batzuk azalduko dizkigu. Era berean, Santuario Animal Corazón Verde barrutiko esperientziak ezagutuko ditugu.
Informatzeko eta ikasteko gune hau bizimodu begano batez jabetzea bultzatzen duten elkarte eta entitateen eskutik osatuko da, eta hitzaldi eta tailer ugari eskainiko dira beganismoaren sustatzaile ezagunek bideratuta, horien artean L214 Ethique & Animaux, Donosticat, Reserva Hijos Del Bosque, Astoa babesteko Burrita Carmela Elkartea, Santuario Animal Corazón Verde eta Fridays for Future
Sukaldean: sutara!
Be Veggie azokak rol garrantzitsu bat eman dio sukaldaritza % 100ean begetal eta beganoari. "Sukaldean" gunean sukaldaritza tailerrak eskainiko dira tofua, seitana, soja testurizatua, lekaleak eta fruitu lehorrak erabilita errezeta ezin goxoagoak egiten ikasteko.
Hona hemen tailer batzuk: seitan gisatua ardotan bustitako aranekin; postre eta gozoki beganoak eta glutenik gabeak: proteina tailerra, vegan express tailerra eta esnekien ordezkoak, hartzituak: Jogurtak eta gazta hartzituak, landareetan oinarrituak.
Eta zuzenean elikagai horiek dastatu nahi dutenentzat, jantoki gune bat prestatu da, oso proposamen goxoak egingo dituzte, Libanoko gastronomia, harakintza beganoa, garagardoak, gozokiak eta gaztak, besteak beste. Gainera, Be Veggie azokak irauten duen bitartean, menu begano bat dastatzeko aukera eskainiko du Iñigo Lavado sukaldariak Ficoban bertan duen jatetxean.
Eta ezin falta zitekeen gorputza orekatzeko proposamen bat, kasu honetan María Skymaddiren eskutik iritsiko dena, Vinyasa Flow eskola saio bat eskainiko baitu.
Musika zuzenean
Hauexek izango dira Be Veggieko musika proposamena osatuko dutenak: DJ Bara, Donostian bizi den zinemagile bikotea, lana eta esperimentazio musikala eta musikarekiko grina partekatzen dituena; DJ Honeyboy, DBBD DJ taldeko partaidea, ukitu tropikalez bustiriko modernotasun klasikoekin; PetFennec, Urko Eizmendi abeslari eta musikagile donostiarrak fundatu eta berau buru duen indie-rock proiektua; Sara Zozaya, 'Toki-on' albumarekin Gaztea Irratiko 1. postura iritsi zen "Nerabe" taldeko abeslaria; eta DJ Susi Quiu, Be Veggie azokaren lehenengo edizio honetako azken musika saioaz arduratuko dena..
Be Veggie azokako ordutegia:
Ostiral eta larunbatean: 11:00etatik 20:00ak arte. Igandean; 11:00etatik 16:00ak arte
Egitarau osoa ikus daiteke www.beveggie.eus helbidean.
1877