Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Beasaingo azken eraso sexistaren aurkako gaitzespen irmoa

Beasaingo azken eraso sexistaren aurkako gaitzespen irmoa

Aldundiak bat egiten du Beasaingo Udalak erasoa gaitzesteko gaur, hilak 24, arratsaldeko 19.30ean deitu duen elkarretaratzearekin

2019/07/24

Beasainen emakume batek eraso sexista jasan duela eta jarritako salaketaren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoena azaldu nahi du gertaera honen aurrean eta bere laguntza eta babes gertukoena adierazi nahi die bortizkeria matxista jasan duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Beasaingo Udalak erasoa gaitzesteko gaur, hilak 24, arratsaldeko 19.30ean deitu duen elkarretaratzearekin eta, horregatik, bertan izango da Berdintasuneko foru zuzendaria, Miren Elgarresta. Bortizkeria matxistaren oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun falta dago eta emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak.

  

1456