Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Belauntzan 2016ean gauzatutako proiektuak eta etorkizunerako erronkak gertutik ezagutu ditu Aldundiak

Belauntzan 2016ean gauzatutako proiektuak eta etorkizunerako erronkak gertutik ezagutu ditu Aldundiak

2016ean aurrera eraman diren lau proiektuetarako Aldundiak 54.132 euro inbertitu ditu

Foru Aldundiko Lurralde Orekako zuzendaria den Iñaki Labaka gaur Belauntzan izan da. Silvia Moneo, Belauntzako alkatearekin eta Irma Basterra, Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko zuzendariarekin elkartu da, besteak beste. Gaur Belauntzara egindako bisitak bi helburu nagusi zituen, 2016. urtean herrian aurrera eraman diren proiektuak ezagutzea batetik, eta 2017ari begira udalerriko beharrak eta erronkak aztertzea bestetik.

Pasa den urtean, Lurralde Orekako departamentutik babestuta lau proiektu gauzatu dira Belauntzan. Horretarako, guztira, 54.132 euroko diru laguntza jaso dute. Batetik, udal zerbitzuetarako beharrezkotzat identifikatutako kamioneta berri bat erosi dute. Guztira, 29.892 euroko inbertsioa egin behar izan da eta 10.600 euroko laguntza jaso dute Labakaren departamentutik. Garbiketa eta mantenu lanetarako erabiliko da gehien bat kamioneta hori, baina bizilagun batek ere garraio bereziren bat egiteko beharko balu, zerbitzu hori herritarren eskura jartzen du udalak. Bestetik, 9.513 euroko diru laguntza bati esker Martintxon autoetarako aparkaleku bat egokitu ahal izan dute.

Belauntzan gauzatu diren lau proiektuetatik bik Landagipuzkoa+ programaren baitan egin dira, baserribideak berritzeko planetik hain zuzen ere: 10.626 euroko diru laguntzarekin Garetxe baserrirako bidea berritu da eta 23.393 euroko beste inbertsio batekin, herriko hilerrirako bidea konpondu egin da.

Etorkizunera begira, Belauntzako udalak hiru lan ildo edo behar identifikatu ditu. Batetik, Landagipuzkoa+ programaren baserribideak berritzeko planarekin jarraitu, bestetik, haur eta gazteei bideratutako kirol zelai berri bat egin eta azkenik, gazteentzako etxebizitza berriak eraiki.

Gipuzkoako Foru Aldundiak berebiziko garrantzia ematen dio herri txiki eta landa eremuen garapenari. Horrela jasotzen da 2015-2019rako Kudeaketa Plan Estrategikoaren 22. helburuan: Landa ingurunean hiri ingurunearen antzeko zerbitzuak (integralak) eta gizarte ongizatea lortzea, biztanleriari eusteaz gain, landa eremuak erakargarri eta lehiakor egiteko. Helburu horri erantzuteko diseinatu zen Landagipuzkoa+ programa, eta legealdi guztian zehar, Lurralde Orekako departamentuak lanean jarraituko du udaletxeekin elkarlanean, udalerri txikien eta landa guneen kalitatezko etorkizuna bermatzeko.

  

1822