Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Bi adinekok gehiagok gainditu dute COVID-19a, eta bat da positiboarekin jarraitzen duena

Bi adinekok gehiagok gainditu dute COVID-19a, eta bat da positiboarekin jarraitzen duena

Azken orduetan ez da heriotzarik ezta kutsatze berririk ere atzeman.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta adierazi duenez, azken orduetan, COVID-19n positibo eman duten hiru pertsonetatik bik mediku alta jaso dute, beraz, bakarra da positiboarekin jarraitzen duen adineko pertsona. Bestalde, azken orduetan ez da kasu positiborik ezta heriotzarik izan Gipuzkoako egoitza-sarean; 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dutena.

Gaur egun, beraz, COVID-19n diagnostiko positiboa duen adineko pertsona bat da, eta Eibarko Ospitaleko planta soziosanitarioan dago, zeina Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuei arreta emateko gaitu den. Gaur arte, 394 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 168 pertsona hil dira COVID-19rekin.

Osasun-krisia hasi zenetik, 16 dira COVID-19 kasu positiboak izan dituzten zentroak, eta gaur arte, horietatik 15ek atzean utzi dute birusa: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

  

1434