Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoak eskupilotako binakako txapeldunak omendu ditu

Gipuzkoak eskupilotako binakako txapeldunak omendu ditu

Aldundiak Irribarria eta Rezusta pilotari gipuzkoarrak omendu ditu, Eusko pilota Binakako Txapelketako irabazleak

Ahaldun nagusi Markel Olanok eta Kultura eta Kirol diputatu Denis Itxasok txapeldunak hartu dituzte Foru Jauregiko Jargi Aretoan eta txapela lortzeko era azpimarratu dute. Txapela Gipuzkoan da berriz ere, 19 urte ondoren

Gipuzkoako Foru Aldundiak Iker Irribarria amararra eta Beñat Rezusta bergararra Esku Pilota Binakako Txapelketako txapeldun berriak hartu ditu gaur. Aurreko igandean Bilbon ospatutako finalean 22-14 gailendu ondoren, binakako txapela Gipuzkoara ekarri dute berriz ere, 19 urte eta gero.

Horrexegatik, ahaldun nagusi Markel Olanok eta Kultura eta Kirol diputatu Denis Itxasok bi pilotariak hartu dituzte gaur arratsaldean Foru Jauregiko Jargi Aretoan eta txapeldunak omendu dituzte, bi pilotari gazteek txapela lortzeraino egin duten bide bikaina nabarmenduz.

Kultura eta Kirol diputatu Denis Itxasok bere hitzaldian azpimarratu duenez, “Unanuek eta Errastik binakako txapelketako txapela orain dela ia bi hamarkada irabazi eta gero txapeldun gipuzkoarrak ditugu berriz ere eta horrez gain, Iker Irribarria titulua lortu duen historiako pilotaririk gazteena bilakatu da eta Beñat Rezusta aurtengo txapelketako pilotaririk onena izan da. Ondorioz, luzerako bikote gipuzkoarra daukagula pentsa genezake eta espero dezagun kirol gipuzkoar osoaren arrakasta den garaipen hau makina bat aldiz ospatu ahal izatea”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak egin dien omenaldian, bi pilotarien talentua nabarmentzeaz gain, beren borrokatzeko grina, frontoian zein frontoitik kanpo lan egiteko gaitasuna eta kemena azpimarratu da, kirol gipuzkoarrak bere egin dituen balioak eta Irribarriak eta Rezustak ezin hobeki islatzen dituztenak.

  

1702