Porcelanas Bidasoa Lantegia gogoan
Porcelanas Bidasoa Lantegia gogoan
Erakusketa abenduaren 15etik martxoaren 5era bisitatu ahalko da Oiasso Museoan.
Oiasso Museoan kokatuko da datorren ostegunetik aurrera "Porcelanas Bidasoa: Industria, Artea eta Memoria". Egun hauetan azken ukituak ematen ari zaizkie prestaketei museoko instalazio guztietan hedatuko den erakusketa irekitzeko. Bilduma horretako pieza nabarmenetako bat Junkaleko Amaren erreprodukzioa izango da. Lantegiaren sarreran zegoen eta asteartean Oiassora lekualdatu da Gordailua Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren zentrotik.
Fabrikaren ia 80 urteko historiaren birpasa egin nahi du 'Porcelanas Bidasoa: Industria, Artea eta Memoria' erakusketak; izan ere, irundarren imajinario kolektiboaren parte da toki hori. Irungo Udalaren eta Gipuzkoa Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker, hiriko industria artistikoaren iragana ezagutzera eman nahi da, baita balioa eman ere. Lantegiaren historia azaltzen da, baita portzelana fabrikatzeko prozesua eta enpresarekin lankidetzan aritu ziren artista nagusienen lana ere. Gainera, Karlos Olivé irundarraren argazki artistikoak sartu dira; haietan, lantegiaren azken uneak erakusten dira.
3419