Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Bihar berrekingo zaio Reale Arenako txertaketari, 930 Pfizer dosirekin

Bihar berrekingo zaio Reale Arenako txertaketari, 930 Pfizer dosirekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat gizarte kolektiboetako 5.000 erabiltzaile eta langileri jarri die txertoa dagoeneko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aginduz Astrazeneca dosien txertaketa eten ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Realak bihar ekingo diote berriro Pfizer dosien txertaketa-kanpainari, Reale Arenako txertaketa-gunean. Gaurko, apirilak 8, hitzordua zuten 400 pertsonak bihar jasoko dute txertoa. Guztira, biharko egunean, 930 laguni jarriko zaie txertoa, gizarteratze-eremuko langile eta erabiltzaileei, eta adingabeei arreta emateko egoitza-baliabideetan lan egiten duten langileei.

Martxoaren 30ean Reale Arenan Astrazeneca-ren dosien txertaketa hasi zenetik, 1.600 txerto ipini zaizkie zentro okupazionaletako, gizarteratzeko eta adingabeen kolektiboei; horiei gehitu behar zaizkie bihar jarriko diren Pfizer-en 930 dosiak. Gainera, pasa den otsailaren 26tik, Aldundiak, DYA eta Aita Mennirekin batera, guztira 3.392 laguni jarri die txertoa Pfizer-en bi dosiekin -6.784 txerto-, adineko pertsonentzako eguneko zentroetako eta desgaitasun eta gaixotasun mentaleko baliabideetako erabiltzaileei eta 55 urtetik gorako langileei.

Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak biharko kolektibo hauek txertaketarik amaituko du: gizarteratzea, adingabeak, zentro okupazionalak, adinekoen eguneko zentroak, desgaitasuna eta gaixotasun mentala. 5.922 pertsona eta 9.314 dosi.

 

  

3548