Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Bioterra, 17 urte klima-aldaketaren borrokan arreta jartzen

Bioterra, 17 urte klima-aldaketaren borrokan arreta jartzen

Urriaren 9tik 12ra egingo da Ficobako azoka dekanoa.

2020/10/02

(Irun, 2020ko urriaren 2a). "17 urte klima-aldaketaren aurkako borrokan arreta jartzen" da Bioterra 2020ren proposamena. Urte hauetan, Bioterrak ikusgarritasuna eman die sektore ekologikoari, bioeraikuntzari eta energia berriztagarriei, eta pixkanaka eboluzionatzen joan da, irtenbide eta produktu jasangarriak, ingurunearekin arduratsuak eta osasunarentzat onak direnak ezagutzera emateko.  Ekosistemen egonkortasuna, iraunkortasuna eta klima-aldaketa dira lehentasunak.

Bioterra 2020n, 85 erakusketarik parte hartuko dute, eta ziurtagiri ekologikoa duten produktuak eskainiko dituzte Ficoban, sektore hauek hartuta: elikadura, ehungintza eta kosmetika, kosmetika eta higiene naturala, ehunak eta osagarri naturalak, habitat osasungarria, terapia naturaletarako osagarriak, erremedio naturalak (sendabelarrak, elixirak, estraktuak eta esentziak), prentsa espezializatua, bioeraikuntza, autokontsumoa eta mugikortasun berria.

Aurreko edizioetan bezala, Bioterran hainbat autonomia erkidegotako eta Frantziako erakusketariek parte hartzen dute.  Euskaditik etorriko dira gehienak: 28 erakusmahai, haietako 20 Gipuzkoakoak; Nafarroatik, 14; Madrildik 8; Kataluniatik eta Andaluziatik 7na; eta Valentziako Erkidegoak 6 erakusketari izango ditu aurten. 

Proposamenez betetako hitzaldi-programa

Era berean, azokan jorratzen diren hainbat arlotako adituek ez dute hutsik egin nahi izan Bioterrarekin urtero egiten duten hitzordura.  Lau egunez hitz egingo da Bioterran produktu eta zerbitzu arduratsuen balioaz, etxeko erosotasunaz eta ongizateaz gozatzeko gakoez, plastikorik gabe nola eta zergatik bizi, etxe osasuntsu baterako toxikoen garbiketaz, agroekologiaz, nola saihestu disruptore endokrinoekiko esposizioa, komunitate energetikoez edo osasunaren alde egitearen edo gaixotasunari aurre egitearen arteko dikotomiaz.

 

Kosmetika ekologikoa zabaltzen

Biobeauty guneak gero eta jarraitzaile gehiago ditu. <0} Horiek errespetuz tratatu nahi dituzte natura eta ingurumena, eta bien bitartean, beren burua zaindu ere bai. <0} Lau egunetan, gune hau, 15 lagunentzako izatera murriztuta, bisitatzen duten pertsonek hitzaldi eta tailerretan parte hartu ahal izango dute; besteak beste, aromateapia eta lurringintzari buruz, aurpegiaren oinarrizko zaintzari buruz, beren maskara propioak sortzeari buruz, lore eta landareei buruz kosmetikan, covid garaian aurpegia zaintzeari buruz, ilerako kosmetika botanikoari buruz eta greenwashing-ari buruz, engainu handiari buruz…

 

Aurten, osasun agintariek gomendatutako higiene- eta urruntze-neurriak bermatzeko, ez da eskaintza gastronomikorik egingo azokako guneetan kontsumitzeko.  Baina Bioterra bisitatzen dutenek gauza berriak ezagutu ahal izango dituzte sukaldaritzari eta gastronomiari buruz Sukaldean gunean.Sukaldean, eskuak orean

Plater osasungarrien showcooking-ak programatu dira, baita hitzaldiak ere: sukaldaritza gordin-beganoari buruz, energia aurrezteko aukera gisa; edo elikaduraren bidez seme-alaben osasuna nola zaindu edo hanburgesa begetal on bat nola egin ikasteko.

Eraikiz Gunea, eraikinen eta hirien kalitatea hobetuz

Hitzaldi-gune honetan, Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren (COAVNGI) Iraunkortasun Batzordeak koordinatuta , energia berriztagarrien, bioeraikuntzaren eta ekonomia berdearen inguruan interesatuta dauden pertsonak biltzen dira.

 

Bioterraren edizio honetan jorratuko diren gaien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: ekonomia zirkularra; klima-aldaketak Gipuzkoan duen eragina; itsasoa energia-iturri gisa; ReActívate+ ekimena, herritarrak inplikatutz lortzen dena bizi-ohiturak aldatzeko eta, horrela, Euskadiren jasangarritasunean aurrera egiteko, garapen jasangarriaren helburuak betez; etxebizitzak aireztatzeak nolako garrantzia duen haien osasungarritasuna eta biztanleen osasuna bermatzeko; barne-eraikuntzarako hormak, oihal teknikoak eta sabaiak egiteko modu Berria; hirien birnaturalizazioa; edo faktura nola ulertu.

 

Yoga Day eta Escape Box

Yoga Day ekimenaren laugarren edizioa urriaren 12an izango da, 10:30ean.  Masterclass bat da, nerabe eta helduentzat, eta tokia mugatua izango da.   Izen-ematea doakoa da, eta Bioterraren webgunean bertan egin daiteke.

 

Eta enigmak nahiago dituztenek Txingudiko Zerbitzuek antolatutako Escape Box delakoan parte hartu ahal izango dute, gakoak dituen "Marrazoa txostena" egiteko konponbideak bilatzen lagunduz.  

Txosten horren bidez zabalduko baita aldaketa klimatikoari nola aurre egin eta planetako sistema natural kaltetuenak errekorrezko denboran nola lehengoratu.

 

Zorte on!

Zorte ona dutenek Ekolurra Euskadiko Nekazaritza eta Elikagai Ekologikoen Kontseiluko produktu ekologikoen sorta bat irabazi ahal izango dute, eta 100 euroko txartelak, azokan bertan gastatzeko.  Egunero egingo dira bi zozketak.

 

Bioterra eta Garapen Jasangarriko Helburuak

Bioterrak bat egin du Nazio Batuen 2030 Agendarekin. Agenda hori pertsonen, planetaren eta oparotasunaren alde inoiz garatu den ekintza-planik handiena da, eta garapen jasangarriko 17 Helburu (GJH) eta 169 jomuga ditu.  Ficobak 7. GJH, 12. GJH eta 13. GJH sustatzeko ahaleginak egin ditu, hau da, energia eskuragarria eta ez kutsagarria sustatzeko eta garapen sozioekonomikoari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari laguntzeko.

 

Ekarpen horren zati bat Bioterra eginez egiten da; izan ere, Bioterrak, erakusketa- eta dibulgazio-guneetan, gai horri helduko dio, adibidez, "17 helburu gure mundua eraldatzeko" UNESCO Etxea erakusketaren bidez edo “Pobreziaren aurkako borrokan Ingurumen Iraunkortasunaren aldeko Sarearen "Ingurumen jasangarria pobreziaren aurkako borrokan" erakusketa ibiltariaren bidez.

Data berriak, iraupena eta segurtasun-neurriak

Bioterrak aldatu egin ditu ekaineko data ohikoak, eta urriaren 9tik 12ra egingo da, "17 urte klima-aldaketaren aurkako borrokan arreta jarriz" lelopean.

Azken hilabeteetan, azokaren antolatzaileek hainbat neurri diseinatu eta hedatu dituzte, ekitaldian parte hartzen duten pertsona guztiei ahalik eta prebentzio- eta segurtasun-berme handienak eskaintzeko.  

Hala, aurten, lau egun irango ditu Bioterrak –azokaren ibilbidean ezezaguna–, eta horrelako edozein ekitalditan funtsezkoa den alderdietako bat azpimarratuko du:  erakusketarien beraien artean eta bisitarien artean beharrezko distantziamendua mantentzea Covid-19ren aurkako prebentzioa bermatzeko, baina Bioterraren ohiko erakusketa-, dibulgazio-, gastronomia- eta aisialdi-proposamenen bilakaera oztopatu gabe.

Horrez gain, berriz pentsatu dira Ficobako espazioen antolamendua eta mugikortasuna, eta, besteak beste, korridore zabalagoak prestatu dira, 8 metrorainokoak.

Datu praktikoak

Bioterraren XV. edizioak ekainaren 1etik (ostirala) ekainaren 3ra (igandea) bitartean irekiko ditu ateak.

Azokak etenik gabe irekiko du 10:00etatik 20:00etara, ostiralean, larunbatean eta igandean. Astelehenean, 17:00etan amaituko da.

Sarrera, dohainik. Aparkalekua, dohainik. Euskotrenen geltokia, 50 metrora.

 

(http://bioterra.ficoba.org).

 

 

  

1489