Biozientzien sektorea gorpuzten
Biozientzien sektorea gorpuzten
Vivebiotech enpresak ekoizpen gaitasuna 10 aldiz biderkatuko du; diputatu nagusiak instalazioak ezagutu ditu
Vivebiotech-ek egun terapia genetikoko bi entsegu klinikoetarako bektoreak ekoizten ditu, eta bere ekipamenduak handituko ditu ekoizpen ahalmena halako 10 egiteko 2019aren amaierarako. Horrela, konpainiak beren bezeroekin batera entsegu klinikoen hurrengo garapen faseetara igaro nahi du. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomikoko diputatuarekin batera, Vivebiotech bisitatu du gaur. Horrela, lehen eskutik jakin entzun ahal izan du enpresak egiten duen ekarpena jatorri genetikoko gaixotasunak, minbizia, gaixotasun arraroak edo parkinsona tratatzeko entsegu klinikoen esparruan.Gipuzkoako diputatu nagusia Gurutz Linazasoro Vivebiotech-eko kontseilari-ordezkariak hartu du.
Markel Olano diputatu nagusiak gogoratu duenez, Gipuzkoan bada “bio-enpresa belaunaldi berri bat, ongi bideratua eta dinamismo handikoa, osasun sistema publiko moderno bat, eta gaitasun tekniko eta zientifiko zabala duten ikerketa eta teknologia zentroak”, azken hamabost urteotan egindako “inbertsioen” eta sektoreko ekintzaileen “eginahalari” esker hein handi batean. Hain justu, bere esanetan, Vivebiotechek berretsi egiten du alor honetan lurraldeak duen “talentua eta potentzialaren” errotzea, sektoreko enpresak egiten ari diren apustuek erakusten duten moduan. “Biozientzien eta osasunaren sektoreak sustatzeko ahalegina egiten ari da Gipuzkoa, etorkizuneko sektore honek ekonomia aktibitate berria eta lan postu berriak sor ditzakeela uste dugulako. Eta Vivebiotech bezalako enpresek erakusten digute bide horretan sakontzen eta apustu berriak egiten jarraitu behar dugula”, laburbildu du Olanok.
Biozientzien eta osasunaren sektoreak sustatzeko ahalegina egiten ari da Gipuzkoa, etorkizuneko sektore honek ekonomia aktibitate berria eta lan postu berriak sor ditzakeela uste dugulako
Vivebiotech Estatu osoko enpresa bakarra da bektore biralak ekoizten dituena, zeinak ibilgailuen antzekoak baitira tratamenduak gaixotasuna sortzen duten genetara iristeko.
Bektore biralak
Terapia genetikoa da gaixotasun bat sortzen duen gen gaixo baten lekuan gen osasuntsu bat jartzea. Gen osasuntsu horrek pazientearen DNAra iritsi behar du; horretarako, bektore birala erabiltzen du ibilgailu gisa. VIvebiotech-eko bektore biral horiek garatu eta ekoizten ditu. Bektoreok ezinbestekoak dira terapia genetikoak arrakasta izan dezan.
Vivebiotech-i buruz
2017an 1,1 milioi euroko fakturazioarekin, Vivebiotech Donostiako Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago. 2015ean sortu zuten, eta egun 20 langile ditu.
Konpainiak munduan lehen mailan dauden erakundeekin lan egiten du. Nabarmendu behar da 2017ko martxoan Europako Batzordeak, EASME agentziaren bidez (H2020-SME Inst-2016-2017 programara aurkeztutako proiektuak aztertzen dituena) Proiektu Bikainaren zigilua eman ziola Vivebiotech-i, beste europar proiektu batzuekin lehian
2990