Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Bizi topera, igo Lurraldebusera” kanpainak erabiltzaile berriak lortu ditu Goierrin

Bizi topera, igo Lurraldebusera” kanpainak erabiltzaile berriak lortu ditu Goierrin

Aurten bidaiarien kopuruak % 13 egin du gora

2017/05/11

Goierrin garraio publikoa sustatzeko kanpaina amaitu da. Kanpainak onarpen-datu onak izan ditu, eta bidaiarien kopuruak gora egin du Lurraldebuseko lineetan.

Mugikortasuneko foru-diputatu Marisol Garmendia sozialistak aditzera eman duenez, kanpainaren helburua zen “herritarrak animatzea haien joan-etorrietarako garraio publikoa erabiltzera, ibilgailu pribatua etxean utzita. Kanpainaren emaitzak onak izan dira, gora egin baitu Goierrin zerbitzu egiten duten Lurraldebuseko lineetan erabiltzaileen kopuruak eta gehitu baita Mugi garraio-txartelaren eskaria ere".

2017ko lehen hilabete hauetan, eta autobus-linea horietan, % 13 gehitu da erabiltzaileen kopurua, joan den urteko datuekin alderatuta, eta joan den urtean, jada, % 40 inguruko gehikuntza handia izan zen. “Lehen hiruhileko honetan, 213.630 bidaiari erregistratu da, hau da, 23.500 bidaiari gehiago izan da joan den urteko kopuruekin alderatuta. Bide onean gaude, eta “Bizi topera, Igo Lurraldebusera” kanpainak berretsi egin du oso egokia izan dela garraio publikoa erabiltzearen ontasunak nabarmentzea” adierazi du Garmendiak.

Gainera, kanpainaren ondorioz, Goierrin Mugi txartelaren ehun bat eskaera izan da eta agerian geratu da errepidean zeharreko garraio publikoa sustatzeko kanpaina horren egokitasuna.

Twin Melody, Aitana y Paula Etxeberria abeslariak, Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko presidentea, Ampo Ordizia taldeko Julen Goia jokalaria eta Lurdes Zurutuza Ataungo baserritarra izan dira martxoaren 15ean hasi zen Lurraldebusen kanpaina horren irudia. Kanpaina horren barruan, Goierriko dendetan kontsumitzeko 100 euro arteko sariak zituen lehiaketa antolatu zen. Zozketa joan den maiatzaren 3an egin zen, eta Lucia Jiménez eta Nerea Fernández gazteak izan ziren irabazleak. Marisol Garmendiak berak eta Edurne Rubio “Ordizian” merkatari-elkarteko ordezkariak banatu zizkieten sariak irabazleei.

 “Horrelako kanpainak egiten eta mezu horiek azpimarratzen jarraituko dugu” adierazi du Marisol Garmendia foru-diputatuak. “Gure helburua da zerbitzua hobetzen jarraitzea eta Goierriko herritarren mugikortasunean garraio publikoak lehentasuna izan dezan lortzea, herritarrek garraio publikoa erabiltzea lan egitera joateko, erosketak egitera joateko edo ikastetxeetara joateko. Halaber, kalitateko garraio publikoari esker, autoa etxean gera dadin lortzea onuragarria izango da ingurumenerako eta lagungarria izango da ingurune osasungarriagoa eta iraunkorragoa lortzeko” eman du aditzera.

  

1609