Bosgarren egunez jarraian, heriotzarik eta positibo berririk gabe egoitzetan
Bosgarren egunez jarraian, heriotzarik eta positibo berririk gabe egoitzetan
Lagun batek gehiagok gainditu du gaixotasun azken orduetan eta jada 359 alta eman dira.
Eider Mendoza foru bozeramaileak lurraldeko adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du eta azaldu du, azken orduetan, 65 zentroko eta 5.425 plazako sarean, pertsona batek gehiagok gainditu duela Covid-19a eta, bosgarren egunez jarrian, ez dela kasu positiborik ezta heriotzarik ere atzeman. Azken orduetan gaixotasuna gainditu duen laguna Donostiako Berra egoitzan bizi da.
Gaur arte, 359 adineko pertsonek jaso dute mediku alta, 167 zendu dira eta 32k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin, hurrenez hurren, %64,3, %29,9 eta %5,7. Beste alde batetik, bost dira egun kasu positiboak dituzten zentroak, 11 egoitza Covid-19 kasu positibo aktiborik gabe geratu ostean: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose eta Zumarragako Argixao.
1475