Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Bost lagun hil dira azken orduetan Gipuzkoako egoitzetanetan

Bost lagun hil dira azken orduetan Gipuzkoako egoitzetanetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aita Menniko ekipo profesionalen laguntzarekin, aholkularitza tekniko indibidualizatua eskaintzen dio Gipuzkoako egoitza sare osoari.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta jakinarazi du azken orduetan hiru lagun gehiago sendatu direla, bost zendu direla eta 13k eman dutela Covid-19n positibo. 5.425 pertsona artatzen diren 65 zentroetako sarean, guztira 106 dira gaixotasuna gainditu duten adinekoak, 146 hil direnak eta 279 diagnostiko positiboarekin daudenak.

          Mediku alta jaso duten pertsonak bizi dira Eibarko San Andres egoitzan (2) eta Eskoriatzako Jose Aranan (1). Aitzitik, azken heriotzak eman diren zentroak izan dira GSR Aretxabaleta (1), Donostiako Berra (1) eta Zumarragako Argixao (3). 16 izaten jarraitzen dute kasu positiboak dituzten egoitzak, 42 lagun daude ingresatuta Donostiako Gurutza Gorriaren zentroan eta 35 ospitalean.

          Mendozak adierazi du, azken orduetan, suhiltzaileen foru zerbitzuak desinfekzio eta garbiketa lanekin jarraitu duela, zeinak lau egunez behin egiten diren Gipuzkoako egoitza zentro guztietan. Gaur berriro desinfektatu dira Eibarko San Andres eta Egogain, eta Hondarribiko Uliazpi.

Beste alde batetik, bozeramaileak aipatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak adineko pertsonen egoitza zentroekin egiten duen eguneroko jarraipenean, eta zentroen eskari eta beharrei erantzunez, Aita Menniko ekipo profesionalek aholkularitza tekniko zerbitzu indibidualizatua ematen diela egoitza bakoitzari. Zerbitzu horren helburua da egoitzek aurkeztutako ardurei erantzuna ematea, batez ere, zentroen sektorizazioari begira.

Aldunditik eta Osakidetzatik martxoaren hasieran egoitza zentroetara bidalitako protokoloek eszenatoki desberdinak jasotzen dituzte, eta kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak zehazten dira. Neurri horietako batek erreferentzia egiten dio zentroen sektorizazioari, gune ezberdinetan banatzeko helburuarekin, kasu positiboak, susmagarriak eta negatiboak bananduz. Zentro askotan, azaldu du Mendozak, ez da samurra den lana, izan ere, egoitza batetik bestera, eraikinen ezaugarri fisikoak eta estrukturalak ez dira berdinak, eta horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko ikusi du aholkularitza tekniko zerbitzu indibidualizatua eskaintzea egoitza zentroei.

Era horretan, eta Aita Menniko Ospitaleko ekipo profesionalen eskutik, egoitzei laguntzen zaie planteatzen dituzten beharrei erantzuna emanez, eta bozeramaileak jakinarazi du Aita Menniko ekipoek Gipuzkoako egoitza guztiak bisitatuko dituztela, eta hemendik aurrera ere zentroen eskari guztiei erantzuna ematen jarraituko dela eta maila teknikoan laguntza indibidualizatua ematen ere jarraituko dela.

  

1648