Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour GIG1en % 70etik gora exekutatuta dago, eta azken txanpan sartu da

GIG1en % 70etik gora exekutatuta dago, eta azken txanpan sartu da

Aurreikusitako egutegia betetzen ari da, eta TMB planta lehenengo hondakinak jasotzen hasiko da 2019ko martxoa eta apirila artean.

2018/10/30

Aurreikusitako egutegia betetzen ari da, eta TMB planta lehenengo hondakinak jasotzen hasiko da 2018ko martxoa eta apirila artean.

Lanak aurreikusitako egutegiaren arabera gauzatzen ari dira, eta urrian obraren exekuzio totalaren % 70era iritsi da.

Obra zibileko lanen % 75etik gora exekutatu dira.
Tratamendu mekanikoko eta biolehorketako instalazioen % 85 exekutatuta daude baita ere.
Balorizazio energetikoko plantaren % 65 exekutatuta dago.

Aurreikusita dago egutegi ofiziala betetzea, eta instalazio osoa funtzionamenduan egotea, dagokion probaldia igaro ondoren, 2019ko urrian. Obra 2019ko ekainean amaitzea aurreikusten da.

TMB plantari dagokion zatia lehenago amaituko da, eta espero da 2019ko martxoa/apirilerako hondakinak jasotzen hasi ahal izatea; beraz, instalazioa martxan jarriko da, zati batean, data horietarako.

Gaur egun 300 bat langile daude obran; 2018ko azkeneko hiruhilekoan 400 langile egotera iritsiko da.

Tratamendu mekaniko eta biologikoko (TMB) plantan, berreskuratu daitekeen oro berreskuratuko da, balorizazio energetikoari ekin aurretik, eta gainerakoa lehortu egingo da. Planta horri dagokionez:

Ekipo mekanikoak hornituta eta instalatuta daude jada.
Teilatuko biolehorketa eremuko biofiltroen eta instalazio elektrikoen instalazioak eta aire eroanbideenak erritmo onean jarraitzen dute.
Bi tratamenduak (materialak berreskuratzea eta gainerakoa biolehortzea) hartzen dituen eraikina ia amaituta dago; erremateak bakarrik falta dira.

Balorizazio energetikoko plantari (BEP) dagokionez:

Balorizatu beharreko hondakinak jasoko dituen hobia amaituta dago.
1. lerroaren muntaketa ia amaituta dago, eta presio probak egiten ari dira. 2. lerroaren muntaketa datozen asteetan amaituko da.
Gasak arazteko plantan oso aurreratuta daude 1. lerroaren muntaketa eta 2. lerroaren aurremuntaketa.
Elektrizitatea sortzeko turbina eutsiko duen egitura amaituta dago, eta turbina azaroan iritsiko da. Ura-lurruna zikloa muntatzeari ekin zaio, eta jada plantan daude ekipo nagusiak, hala nola ponpa nagusiak edo gasgabegailua.

Zirkulaziorako bide guztiak bukatuta daude, eta asfaltozko azkeneko errodadura geruza besterik ez da falta.

 

 

 

  

1829