Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Konpostari buruzko liburuaren aurkezpena

Konpostari buruzko liburuaren aurkezpena

Liburuan azken bi hamarkadetako jardueraren balantzea egiten du Javier Ansorenak.

2016/05/10

Jose Ignacio Asensiok Ingurumeneko Departamentuak editatu duen Javier Ansorenaren “El COMPOST DE BIORRESIDUOS”. Normativa, calidad y aplicaciones (Ed. Mundi-Prensa) liburua aurkeztu du.

Liburuan azken bi hamarkadetako jardueraren balantzea egiten du Javier Ansorena Egileak. Liburua egileak Gipuzkoako Foru Aldundian egindako ibilbide profesionalaren ondorio da:

  •  Hasiera batean (1952-1997) konpostaren eta konposta duten produktuen karakterizazio lanetan aritu zen, nekazaritza eta ingurumen laborategian, hau da, laborantzako substratuen ezaugarri fisikoetan Erreferentziako Laborategi Nazional gisa ezagutzen den laborategian.
  • Ondoren (1997-2012), Ingurumen Zerbitzuaren arduradun gisa, prebentzio politikak, autokonpostajea eta biohondakinen tratamendu biologikoa ezarri zituen, eta aholkularitza eskaini zien Euskal Autonomia Erkidegoko konpostaje industrialeko plantei.
  • Horrez gain, aktiboki parte hartu du arau esparruaren garapenean, AENOReko ordezkari gisa Europako Normalizazio Batzordeko Lan Taldeetan.

Ingurumenak behin eta berriz errepikatu duen bezala, hondakinen kudeaketa politikaren helburu estrategikoa, hondakinen hierarkia betetzea eta ekonomia zirkularrerako bidean aurrera egitea da.

Horretarako, lehendabiziko urratsa gaikako bilketa tasa handitzea da eta horrela ezarritako helburu zorrotzenak beteko lirateke. Zentzu honetan, Hondakinen Behatokian 2015eko datuetan aurkeztu bezala, ahalegin berezia egin behar da bio-hondakin eta ontzien sailkapenean.

Asensiok adierazi duenez, Bio-Hondakinaren kudeaketaren azterketa teknikoari buruz, Gipuzkoan kalitate eta kantitateari dagokionez emaitza egokia lortu arren, honako arazoekin topo egin dugu: Konpostaje komunitarioak esparru legala ez izateak ekar ditzakeen arriskuak eta Merkaturatzeko aukerarik ez duten konpost soberakinen pilatak.

Hau dela eta, Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Departamentuak egoera honi erantzuna emateko bitartekoak bilatzen jardungo da.

  

1680