Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

Bederatzi kasu positibo atzeman dira eta beste zortzi pertsonak gainditu dute gaixotasuna.

Azken orduetan, COVID-19a zuen Bergarako Mizpirualde zentroko erabiltzaile bat zendu da. Bestalde, Zumarragako Argixaoko bi pertsonak eta Donostiako Lamourouseko zazpik positibo eman dute, eta beste zortzi adinekok gaixotasuna gainditu dute, Mizpirualdeko batek, Alai Etxeko seik eta Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzako beste batek.

Gipuzkoan 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude adinekoentzat, eta, gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak zortzi zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (2), Bergarako Mizpirualde (4), Donostiako Alai-Etxe (26), La Paz (1), Berra (9), Lamourous (20) eta Hermano Garate-San Ignacio (1), eta Zumarragako Argixao (10). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 73 COVID-19 kasu positibo daude.

Zortzi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 50 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 82 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 34 pertsona hil dira.

  

1537