Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour COVID-19a zuten bi pertsona hil dira azken orduetan egoitzetan

COVID-19a zuten bi pertsona hil dira azken orduetan egoitzetan

Ez da kasu positibo berririk atzeman, eta adineko pertsona batek gehiagok gainditu du gaixotasuna.

Azken orduetan, Bergarako Mizpirualde zentroko bi egoiliar hil dira COVID-19arekin. Bestalde, Santa Maria Magdalena zentroko egoiliar batek gaixotasuna gainditu du eta Gipuzkoako egoitza-sarean egiten ari diren PCR probek ez dute kasu positibo berririk atzeman.

Gipuzkoan 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude adinekoentzat eta, egun, COVID-19an positibo eman duten egoiliarrak bost zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (8), Errenteriako Jesusen Bihotza (4), Donostiako Alai-Etxe (26), Bergarako Mizpirualde (16) eta Donostiako La Paz (1). Beraz, 55 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean.

Horietatik 10 pertsonak ospitale-arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 38 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 50 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 29 pertsona hil dira.

  

1433