Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour COVID19-ak baldintzatutako urte honetan Beldur Barik lehiaketan izandako parte hartze handiak agerian utzi du gazteek erreferente dutela programa

COVID19-ak baldintzatutako urte honetan Beldur Barik lehiaketan izandako parte hartze handiak agerian utzi du gazteek erreferente dutela programa

12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek ikus-entzunezko 200 lan baino gehiago aurkeztu dituzte.

2020/11/18

Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu da Beldur Barik 2020, gazteen artean indarkeria prebenitzeko programaren edizio berria. Emakunde – Emakumearen Euskal Institutuak antolatzen du, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesarekin. Ekitaldian izan dira Emakundeko Zuzendaria, Izaskun Landaida; Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria, Miren Elgarresta; Bizkaiako Foru Aldundiko genero politiken Idazkari teknikoa, Cristina Sardui; Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaria, Nerea Melgosa eta EUDEL-eko ordezkaria eta Gordexolako alkatea den Angela Eguia Liñero.

Bizitzen ari garen pandemia eta honek sortu dituen ez ohiko baldintzak kontuan hartuta, aurkeztu diren lanen zenbatekoa altua izan da aurtengo Beldur Barik ikus-entzuneko lehiaketan. 200 lan baino gehiago, horietako gehienak taldean eginak. Horrek adierazten du Beldur Barik erreferente finkatua dela gazteen artean.

Lanen zenbatekoen datu batzuk:

 

Kategoria

Z

%

1. 12/13 urte

34

16,7

2. 14/18 urte

138

67,6

3. 19/26 urte

32

15,7

GUZTIRA

204

100,0

 

 

 

PARTE-HARTZEA

Z

%

Taldeko lana

194

95,10%

Bakarkako lana

10

4,90%

Guztira

204

100

 

 

 

LURRALDE HISTORIKOA

Z

%

ARABA

15

7,4

GIPUZKOA

69

33,8

BIZKAIA

120

58,8

GUZTIRA

204

100

 

 

 

JATORRIA

Z

%

Ikastetxeak

162

79,4

Elkarteak

2

1,0

Talde feministak

1

0,5

Gaztelekuak

5

2,5

Bakarka aurkeztuak

13

6,4

Udalerriek antolatutako tailerrak

1

0,5

Unibertsitatea

5

2,5

Erantzun gabe

8

3,9

Beste aukera batzuk

7

3,4

GUZTIRA

204

100

 

 

Indarkeria sexista sortzen duten faktoreak identifikatzen dituzte

Aurkeztutako lanetan antzeman daiteke gazteriak gero eta era argiagoan identifikatzen duela indarkeria sexista sortzen duten desberdintasun faktoreak, eta hauei aurre egiteko jarrera erakusten dute. Aurten aurkeztutako lanen artean nesken ahalduntzea, generoak markatutako rolak eta estereotipoak, emakumeen aurkako indarkeriari erantzun kolektiboa…

Zehazki, adinaren arabera jorratutako gaiak honakoak izan dira: lehenengo kategorian, generoak ezarritako rolak eta estereotipoak eta berdintasunaren aldarrikapena; bigarren kategorian, sexismoa eta orokorrean sexuan oinarritutako  bazterkeria, emakumeen ahalduntzea eta aniztasun sexuala; eta hirugarren kategorian, kaleko jazarpena eta anizkoitzak diren gorputzekiko indarkeria.

Beldur Barik babesten duten erakunde guztiek gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko garrantzia azpimarratu dute. Baita gazteriak erasoak identifikatzeko gero eta baliabide gehiago izatea eskura ere. Beldur Barik bezalako programak, gazteriak indarkeria sexisten adierazpen anitzak identifikatzeko gaitasuna garatzen duten baliabideak eskura izatea laguntzen du. Gainera, neska gazteen ahalduntzea eta desberdintasun nahiz indarkeria egoerei erantzuteko gaitasuna sustatzea errazten dute.  Aldi berean, hausnarketa-prozesuak bultzatzen dituzte mutilekin, egoera horietan duten protagonismoa edo erantzukizuna identifikatzeko. Horrela, jarrera matxistak indartzen dituen korporatibismo maskulinoari aurre egitera animatzen dira, indarkeria erabiltzen duenari interpelazioa egiteko beharra identifikatuz eta konplizitaterik eza erakutsiz.  Mutil gisa dauzkaten eta erabiltzen duten pribilegioen birplanteaketa egiten da, eta neskekin aliantzak sortzen dituzte benetako berdintasuna lortzeko eta indarkeria matxista gainditzeko.

Sari Banaketa

Aurten  sari banaketa ezberdina izango da, gaur egungo krisi sanitarioa dela eta beste urte batzuetan ospatutako Topaketa ezin izan da egin. Gipuzkoa da aurten sari banaketaren kokalekua eta streaming bidez ospatuko da Beldur Barik Youtube kanalean.

Gala datorren ostiralean egingo da, azaroak 20, arratsaldeko 17:00etan Donostian.  

Nerea Arriola izango da gala aurkezteko arduraduna eta lagun izango ditu NOGEN musika talde donostiarra eta Beatriz González Rojo ilustratzailea. Azken honek panel erraldoi bat marraztuko du zuzenean eta aurtengo programaren irudiari kolorea emango dio.

Más información en  www.beldurbarik.eus

  

1883