Crossover-ek Cannesen saritutako Leticia Doleraren telesailaren estreinaldiarekin abiatuko du bere bigarren edizioa
Crossover-ek Cannesen saritutako Leticia Doleraren telesailaren estreinaldiarekin abiatuko du bere bigarren edizioa
Crossover-ek Cannesen saritutako Leticia Doleraren telesailaren estreinaldiarekin abiatuko du bere bigarren edizioa
Telesaileei buruzko jaialdia maiatzaren 7-11 bitartean ospatuko da.
Telesaileei buruzko jaialdia maiatzaren 7-11 bitartean ospatuko da eta estreinaldi, solasaldi eta proiekzio ezberdinak eskainiko ditu.
Programa Koldo Mitxelena eta Tabakaleran garatuko da eta jarduera guztiek sarrera librea izango dute edukiera bete arte
Jaialdiak nazioarteko plataforma garrantzitsuen babesa du, besteren artean HBO, AXN edo Movistar+
Crossover, telesailen kulturari buruzko jaialdiak, bere bigarren edizioa ospatuko du maiatzaren 7-11 bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta Kultur Factory kultur agentziak antolatuta, Crossover-ek gaur egun telesailek bizi duten gorakadari ikuspegi zabal batetik heltzen dio, estreinaldiak, solasaldiak eta formatu ludikoak uztartuz.
Jaialdiak Koldo Mitxelena eta Tabakaleraren artean banatuko du bere programa eta Leticia Dolerarekin irekiko du aurtengo edizioa. Dolerak Déjate llevar telesaila aurkeztuko du, Canneseko Telesaileen Nazioarteko Jaialdian telesail onenaren saria irabazi berri duen lana. Aktore ezaguna telesailaren gidoilaria, zuzendaria eta protagonista da.
Telesaileena gaur egungo kulturaren arlo garrantzitsu, dinamiko eta sortzaileenetakoa da, eta horregatik Crossover lengoai artistiko honen inguruko hausnarketa eta gozamenerako topaleku bezala jaio da, publiko mota ezberdinei zuzendutako proposamenak eskainiz.
Bere lehen ediziotik, Crossover-ek erakunde garrantzitsuen babesa izan du: hala nola, SSIFF, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola eta Kutxa Kultur. Erakunde hauei plataforma digital azpimarragarriak gehitu behar zaizkie ere: Movistar+, HBO España edo AXN, adibidez. Azken hauei esker, jaialdiak estreinaldi garrantzitsu eta bestelako proiekzioekin aberasten du bere programazioa.
Jarduera guztiek sarrera librea dute edukiera bete arte, Eztabai programa ezik. Kasu honetan aldez aurretik eman behar da izena. Saioa politika eta telesaileen arteko harremana aztertuko duen solasaldi-afari bat izango da, oso gonbidatu bereziekin.
“Iaz hasi ginen fenomeno hau aztertzen eta azterketa horretan sakondu nahi dugu ikuspegi desberdinetatik eta ikuspegi kritiko bat bermatuz. Koldo Mitxelenak bere proiektuaren oinarri egin nahi du formatu mota hau, besteak beste, publiko berria erakartzeko bere agendara”, esan du Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak.
1647