Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Debabarrenak bere turismo eskaintza aurkeztuko du larunbatean Boulevard-ean haurrei zuzendutako jardueren bitartez

Debabarrenak bere turismo eskaintza aurkeztuko du larunbatean Boulevard-ean haurrei zuzendutako jardueren bitartez

Eibar futbol taldearen autobusa ere bertan izango da bisitatu ahal izateko

Larunbatean, azaroak 18, arratsaldeko 16:30etik aurrera, eta bi orduz, Boulebarreko kioskoan taloak Lastur estilora egiteko aukera egongo da. Euskal Kostaldeko Geoparkearen flysch itsaslabar ikusgarrien photocall bat ezarriko da, eta hainbat bisita eta SD Eibar lehen mailako futbol taldearen autobusa Boulebardeko kiosko ondoko plazan egongo da, eta gerturatzen direnek argazkiak atera, autobusa barrutik ezagutu eta Ipurua futbol zelairako bisita gidatuak egiteko sarreren zozketan parte hartzeko aukera edukiko dute. Halaber, Eibarren futbol partida bat ikusteko sarrerak zozketatuko dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismoko Departamentuak “Eskualdeen txokoa” programa abiatu zuen2017 hasieran Explore San Sebastian Region turismo bulegoan. Helburua, Gipuzkoako eskualdeetako herri eta baliabide turistikoak ezagutzera ematea da, hiriburuko turismo sektoreari, Donostiarrei eta orokorrean Gipuzkoarrei zein Explore San Sebastian Region turismo bulegora gerturatzen diren turistei. Ekimen hau aurtengo urtarrilean jarri zen martxan eta, hilabetero, Gipuzkoako eskualde batek bere eskaintza turistikoa aurkezten du aipatutako turismo bulegoan. Horiek horrela, azaroa Debabarrena eskualdearen hilabetea da Gipuzkoako hiriburuan. Debabarrenaren presentzia Donostian joan azaroaren 8an hasi zen; hedabideei eta hiriburuko zein lurraldeko sektore turistikoari zuzendutako aurkezpenaren eskutik.

Aurkezpen horietan ‘Bizi Debabarrena’ lelopean azpimarratu zen Debabarreneko eskualdeak jomuga turistiko modura bisitariai esperientziak eskaintzeko saiakera egiten duela. Hala, bisitariari ekintza esperiantzialak eskaintzen dizkion helmuga da Debabarrena “Urte guztian zehar familian bisitatzeko jomuga turistiko interesgarri bihurtzen duten bisitak eta esperientziak sustatzeko lanketa egiten dugu Debabarrenean”, nabarmendu zuen hedabideen aurreko agerraldian Aitziber Cortazarrek, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziko, Debegesako, Turismo Arduradunak.

Taloak, haurrentzako jolasak, Geoparkea eta Eibar futbol taldeko autobusa, jendearen eskura

Azaroaren 18an, larunbatean, Donostiako Boulebarreeko kioskoaren parean hainbat jarduera egingo dira, bertara gerturatzen diren pertsonek ekintza horietan aktiboki parte hartu dezaten,

Arratsaldeko 16:30ean hasi eta pare bat orduz, 18:30 arte, Boulevarrera gerturatzen diren familiek, eta batez, ere, etxeko txikienek: taloak lastur erara egiteko aukera izango dute. Era berean, haurrentzat hainbat jolas eskainiko dira

Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskaintza aurkezteko eta jendeari gerturatzeko xedez, flyscharen itsaslabarren irudi erraldoi bat ipiniko da photocall modura kiosko parean, argazkia atera eta berau oroigarri gisa etxera eramateko.

Era berean, SD Eibar lehen mailako futbol taldearen autobusa Boulebardeko kiosko ondoko plazan egongo da, eta gerturatzen direnek argazkiak atera, autobusa barrutik ezagutu eta Ipurua futbol zelairako bisita gidatuak egiteko sarreren zozketan parte hartzeko aukera edukiko dute. Halaber, Eibarren futbol partida bat ikusteko sarrerak zozketatuko dira.

Debabarreneko ondare industriala ere present egongo da, Eibarko Armagintza Museoko bizikleta eta josteko makina batekin.

Jarduera horiekin batera, eskualdeko informazio turistikoa emango da kiosko ondoan jarriko den stand-ean. Hor bertan, jada abian den eta azaroaren 26an amaituko den Tripontziak Debabarreneko ekimen gastronomikoaren menuak zozketatutko dira.

  

1567