Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 12ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 12ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/03/12
DIPUTATU NAGUSIA
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzea: emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jardueretarako udalei eta mankomunitateei nahiz emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutakoak.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Indargabetzea ondorengo kontratua: "Koldo Mitxelena Kulturuneko (KMK) eraikinaren erreforma integralari dagozkion proiektuak eta bestelako dokumentu tekniko osagarriak idazteko zerbitzuak", aldi baterako enpresa elkartearekin "AEE AL-BAB KMK" sinatua.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Hainbat lanposturi esleitu zaien behin betiko balorazioa onartzea.
- Onartzea berrikusi diren lanpostuen balorazioa.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: 2018ko maiatzaren 22ko erabakiaren aurka jarritakoa, zeinaren bidez onartu baitzen berrikusi ondoren aldaketarik izan ez zuten lanpostuei zegokien balorazioa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzeko programakoak.
- Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programakoak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Zerbitzu publikoari lotzea eta Gizarte Politikako Departamentuari atxikitzea: Mendaroko Jose M.ª Linazasoro kaleko 13. zenbakiko higiezin batzuk.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretu-Araua, inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzen zenbait birsailkapenen neutraltasun fiskala ezartzen duena.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Gizaide Fundazioarekin sinatu beharreko kontratu programa onartzea: gaixotasun mentala duten pertsonei egoitza zentro eta eguneko zentro zerbitzuak emateko.
- Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Errenteriako adineko mendeko pertsonentzako Olibet eguneko zentroa egokitzeko.
1744