Diputatuen kontseiluak 2022ko abenduaren 13ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko abenduaren 13ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/12/13
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea Gipuzkoako Foru Aldundiko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa Prebentzio, Su itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuan.
- Hiru euskararen sustapeneko erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
- Bi lan arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Eraginik gabe uztea 2022ko uztailaren 26ko erabakia, zeinaren bidez, Añarbeko Uren Mankomunitatearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onetsi zen, Urnietako hiri-sektoreak Añarbeko sistemako ur-horniduran sartzeko Proiektuko obrak gauzatzeko.
- Uraren Euskal Agentziarekin eta Añarbeko Uren Mankomunitatearekin sinatutako lankidetza hitzarmena suntsiarazi eta likidatzea: Donostiako Anoetako zonako saneamenduaren proiektu eguneratuaren obrak gauzatzeko. 1. Fasea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza zuzenean ematea Ikerbasque Fundazioari, partzialki finantzatzeko "Ikerbasqueren eta IBM Research-en arteko lankidetza-plana Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia kuantikoen ekosistemaren garapena bultzatzeko" akordioan izango duen parte hartzea.
- Agencia de Desarrollo del Bidasoa SArekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
- Debagoieneko Mankomunitatearekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
- DEBEGESA, Sociedad para el desarrollo económico del Bajo Deba, SArekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
- Iraurgi Lantzen SArekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
- OARSOALDEA SArekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urola Kostako Mankomunitatearen arteko hitzarmena onestea, «elkar-EKIN lanean», enpleguaren sustapenaren eta gizarteratzearen eremuan gobernantza kolaboratiboa sustatzekoa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea udal lokal bateko eremu baten erabileraren doako lagapena, Urnietako Udalak egindakoa.
- "Vivienda y Suelo de Euskadi, SA, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA" sozietate publikoari Pasaian dagoen merkataritza-lokal baten azalera-eskubidea erostea, salerosketa bidez.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 4/2022 Foru dekretu-Araua, abenduaren 13koa, zeinaren bidez saiheste fiskaleko praktiken kontrako zerga aldaketak onesten baitira, Kontseiluaren 2016/1164/EB eta 2017/952/EB Zuzentarauekin bat etorriz (ATAD 1 eta 2).
- IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Ziurtagirien plataforma" izeneko proiektuarena. Aldez aurreko tramitazioa.
- IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Modernizazioa, digitalizazioa eta plataforma teknologikoen berriztatzea" izeneko proiektuarena. Aldez aurreko tramitazioa.
- IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga" izeneko proiektuarena. Aldez aurreko tramitazioa.
- IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Big Data" izeneko proiektuarena. Aldez aurreko tramitazioa.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen sorrera egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Kredituen transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Kredituen gaikuntza sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Adostasuna ematea "Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea SA" sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
- Adostasuna ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak arrisku-kapitaleko eragiketak finantzatzeko duen estrategia berriarekin.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Aurrekontu eguneratua eta kontratazio espediente hau onestea: "Oñatin, GI-2630 errepideko 18,250 KP-an, Goribarko biribilgunea egiteko proiektua. Aurrekontu eguneratua". Aldez aurreko tramitazioa.
- Proiektu hau onestea: Deban N-634 errepideko (38,350 eta 43,260 KPen artean) zoruaren egitura birgaitzekoa.
- Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Deban N-634 errepideko (38,350 eta 43,260 KPen artean) zoruaren egitura birgaitzeko proiektua. Aldez aurreko tramitazioa.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- 20/2022 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzuaren Batzorde Teknikoa sortzekoa.
- 21/2022 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onesten dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
- Onestea plaza kopuruen handitzea desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza zentro hauetan: Berriz, Petra Lekuona eta Uzturre.
- Aldatzea "Aspace Gipuzkoa" Asociación guipuzcoana de ayuda a la parálisis cerebral y alteraciones afines elkartearekin sinatutako kontratu-programa, hainbat zerbitzu emateko: III. (erregimen ekonomikoa) eta V-bis (arreta goiztiarreko zerbitzuaren zehaztapenak) eranskinak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gaztegunea kudeatzeko zerbitzuak . Aldez aurreko tramitazioa.
- 22/2022 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, Kulturako zuzendari nagusia izendatzekoa.
1396