Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2019ko urriaren 22ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko urriaren 22ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2019/10/22
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Foru Dekretua, Estrategia Digitaleko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • Foru Dekretua, Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusia izendatzekoa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzea: "Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko" programakoak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: "Eskualdeetako kirol bulegoetako arreta zerbitzuak eta kirol eragileei aholkularitza" emateko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa.
  • Hainbat lanposturi esleitu zaien behin betiko balorazioa onartzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako Lanpostu Zerrenda aldatzea.
  • Zuzentzea Diputatuen Kontseiluak 2019ko ekainaren 11n eman zuen erabakiaren I. eranskina, Udal Zergetako lanpostuaren balorazioa aldatzeko kontuan hartutako faktore teknikoen adierazpenari dagokionez.
  • Berraztertzeko zenbait errekurtso ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko ekainaren 11n eman zuen Kabo lanpostuaren balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoak.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko ekainaren 11n eman zuen Herrilanetako Ingeniari Tekniko lanpostuaren balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko ekainaren 11n eman zuen ET Informatiko lanpostuaren balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  

2001