Diputatuen Kontseiluak 2018ko uztailaren 24ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen Kontseiluak 2018ko uztailaren 24ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/07/24
DIPUTATU NAGUSIA
- Diru laguntza ematea zuzenean Tokikom SL enpresari: tokiko hedabideen plataforma digitalaren garapen gastuetan laguntzeko.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gazteguneko kudeaketa zerbitzua emateko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez arratoiak eta intsektuak hiltzeko zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez lan arriskuen prebentziorako zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiko eraikuntza eta egoitza ezberdinen arteko logistika zerbitzua, larrialdi kasuetarako beharrezkoak izan daitezkeen giza baliabideak eta bitarteko materialak jartzea barne.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programari atxikitxea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: 2017ko martxoaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa, zeinaren bidez onartu baitzen berrikusi ondoren aldaketarik izan ez zuten lanpostuei zegokien balorazioa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Debako arau subsidiarioen aldaketa puntuala. "Kasino Txurro-denda - hondartza zabalgune".
- Kontratazio espediente hau onartzea: Erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregular iraunkorreko zerbitzu publikoaren "Tolosa, N-I eta Buruntzaldea eta Donostiako loturak" izeneko emakida esleitzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Oarsoaldea SA eskualde garapeneko agentziari: zenbait jarduera gauzatzea zati batean finantzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduak aldatzen dituena.
- Konpromiso kreditua sortzea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea
- Berri ematea: Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak 2019ko ekitaldiko aurrekontua emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.
- 2018ko auditoretzen urteko plana.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea zerbitzu kontratu honen aldaketa eta luzapena: N-634 errepidean (0,115-51,780 KP) eta GI-638 errepidearen kostako zatietan, laugunea konpontzea eta sendotzea (12-OF-159/2015).
- Onestea zerbitzu kontratu honen luzapena eta prezioak berrikustea: Lehentasun sareko eta oinarrizko sareko errepide arruntetan gainazala birgaitzea (3-RF-5/2016).
- Onestea zerbitzu kontratu honen aldaketa eta luzapena: Eskualde sareko errepideetako zoruaren egitura birgaitzea (4-RF-9/2016).
- Onestea zerbitzu kontratu honen aldaketa: Gipuzkoako Donostialdeko eta Bidasoaldeko (DB eremua) lehentasunezko eta oinarrizko sareetako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (2-O-3/2014).
- Onestea zerbitzu kontratu honen aldaketa: Gipuzkoako Goierriko (GE eremua) lehentasunezko eta oinarrizko sareetako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (3-O-4/2014).
- Onestea zerbitzu kontratu honen aldaketa: Gipuzkoako Urola Kostako eta Deba Kostako eskualdeetan (UD eremua) lehentasunezko eta oinarrizko sareetako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (4-O-39/2014).
- Baimena eskatzea proiektu hau aldatzeko eta lanak behin behinean jarraitzeko: San Lorentzo-Larreko tuneleko Iruñeko noranzkoko hodian (A-15 autobidea) estaldura sendotzea eta instalazioak egokitzea (2004/54/CE Direktiba) (3-IN-21/2017).
- Proiektua eta horri dagokion obren kontratazio espedientea onestea: GI-638 errepidea hobetzeko eta 1,200 eta 3,610 KPen artean oinezkoen pasabidea egiteko proiektua (2-EM-28/2016).
- Zerbitzu kontratazio espediente hau onartzea: GI-638 errepidea hobetzeko eta 1,200 eta 3,610 KPen artean oinezkoen pasabidea egiteko proiektuko obrak zuzentzea (2-EM-28/2016-DO).
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Egogain zentroko zainketa pertsonalen, soziosanitarioen eta osagarrien zerbitzua emateko.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Elizaran zentroan eguneko zentroaren, laguntzadun etxebizitzen eta babespeko apartamentuen zerbitzuak emateko.
- Kontratazio espediente hau onartzea babesik gabeko egoeran dauden adingabeen famili-harrera zerbitzuari laguntza teknikoa emateko: harrera familiak hautatu eta prestatzea, famili-harrerari laguntza teknikoa ematea eta planifikazio, kudeaketa, koordinazio eta ebaluazioko zerbitzuak ematea.
- Emaus Gizarte Fundazioarekin sinatutako lankidetza hitzarmena suntsiaraztea eta entitate horrekin sinatu beharreko kontratu-programa onartzea: gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zerbitzua eskaintzeko.
- Aldatzea hainbat entitaterekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak: desgaitasuna duten pertsonei egoitza arreta eskaintzeko (I., II. eta III. eranskinak).
- Berriz 1 egoitzarekin sinatu beharreko kontratu programa onartzea: desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza zerbitzua eskaintzeko.
2065