Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2018ko ekainaren 26ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2018ko ekainaren 26ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2018/06/26
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2018-2022 aldirako.
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea: Gipuzkoako udalei zuzendutakoak, Bizikidetza Lantzen 2018/2019 programaren barruan dauden udalerrietako proiektuak gauzatzeko.

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Lehiaketa ireki honen deialdia eta oinarri arautzaileak onartzea: "III Ondare Saria".

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, inprimagailuen hornidura eta mantentze lanak kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • "ZIUR Fundazioa" eratzea.
  • "Fundación Adinberri Fundazioa" eratzea.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Jabari publikotik desafektatzea eta besterengarritzat jotzea lur zati hauek: GI-2132 eta GI-2134 errepideen Arraguako bidegurutzea hobetzeko proiektuko (kodea: 6-I-89/1996) lursail-planoko 001 eta 002 lursailetako lur zatiak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra administrazio bideko berrikuspenari dagokionez garatzen duen Erregelamendua, irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretuaren bidez onartua.
  • "Fundación Adinberri Fundazioa", "ZIUR Fundazioa" eta "Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa" izeneko foru fundazio berrien 2018rako aurrekontuak onartzea.
  • Zerga zehapenak barkatzeko zenbait eskaera ebaztea.

BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA

  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sareko egituren kudeaketa integratua (3-OF-31/2018).
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako errepideetan eta bizikleta bideetan instalazio elektrikoak eta ekipamendu adimendunak sistematikoki mantentzeko eragiketak (1-O-1/2018).
  • Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetzea erabiliz: Eskoriatzan, GI-627 errepideko 28,280 KPko hustubideko obrek eragindako plataforma sendotzeko (4-OF-32/2018- EMERGEN).

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: buru nahaste larria duten pertsonentzako Beasaingo errehabilitazio psikosozialeko zentroko (EPZ) zerbitzua emateko.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • "Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa" fundazioa sortzea.
  

1754