Diputatuen kontseiluak 2021eko apirilaren 27ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko apirilaren 27ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/04/27
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- IZFE SAk bete beharreko II. kapituluko "orokorra" atalari dagokion urteko mandatua onartzea. Bertan, honako zerbitzu komun hauek eskainiko dira departamentu guztientzat: azpiegitura informatikoko, teknologikoko eta telekomunikazioetako zerbitzuak; laguntza teknikoko eta mantentze-lanetako zerbitzuak, eta ustiapen zerbitzuak.
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak energia berriztagarrien erkidegoen edo herritarren energia-kooperatiben erregimenean sustatzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiten dituzten udalei eta hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei zuzenduta dago.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile espezifikoak eta 2021eko deialdia onartzea: Smart Mobility Industry.
- Onartzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea bultzatzeko dirulaguntza programakoak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- "Oñatiko Unibertsitatea" izeneko higiezina Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentutik desatxikitzea.
- Diruzko ekarpena egitea Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari: 2021eko funtzionamendu gastu arruntak finantzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kreditua sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea Gobernantza Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Kreditu gerakina txertaketa 2021eko aurrekontuan. (Irungo Hegoaldeko Ingurabidea)
- Onartzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan kreditu gehigarri bat (hobekuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren herri onurako mendietan).
- Ondare Erantzukizuneko espedienteak. Ordaintzea sententzia beteaz.
- IZFE, SAri egin beharreko “Ogasun eta Finantza Departamentuko TicketBai” proiektuaren enkargua onartzea.
- IZFE, SAri egin beharreko “Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga” proiektuaren enkargua onartzea.
- IZFE, SAri egin beharreko “Ogasun eta Finantza Departamentuko BIH-Silicie” proiektuaren enkargua onartzea.
- Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020ko ekitaldiaren urteko kontuak.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Ezkio-Itsason eta Beasainen, GI-2635 errepideko 10,130 eta 15,800 kp-en artean, zoruaren egitura birgaitzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA-ren arteko lankidetza hitzarmena, N-I errepidean, Gasteiz-Irun noranzkoan, 444'650 y 448'110 kp-en artean, zoruaren egitura birgaitzeko obrak elkarrekin finantzatu eta gauzatzeko.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- IZFE SAri agindu beharreko mandatu hau onartzea: "Proiektu komunak" delakoa.
- IZFE SAri agindu beharreko mandatu hau onartzea: “Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zerbitzuko aplikazioen mantenua eta funtzionaltasun berrien garapena” delakoa.
- IZFE SAri agindu beharreko mandatu hau onartzea: “Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzuko aplikazioen mantenua eta funtzionaltasun berrien garapena” delakoa.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Eibarko Egogain zentroan indarrean dauden suteak ebakuatzeko eta sektorizatzeko baldintzak egokitzeko obrak.
1818