Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 29ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 29ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/11/29
DIPUTATU NAGUSIA
- Adierazpen Instituzionala: 2022ko Euskararen nazioarteko eguna.
- Dirulaguntza zuzenean ematea Arizmendiarrieta Kristau Fundazioari lankidetzazko ekonomiaren eremuan kokatzen den enpresa eredu inklusibo parte-hartzaile proiektua finantzatzen laguntzeko.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Altzoko saneamendu kolektorearen trazadura berria egitekoa, Ipentzaundi baserriaren ondoan egungo hodia hondoratzeagatik.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin eta Getariako Udalarekin lankidetza-hitzarmena onestea, Zarautz Jauregia birgaitzeko proiektua finantzatzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko. Aldez aurreko tramitazioa.
- Gastu gehigarria baimentzea Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko dirulaguntza-programako 2022ko deialdian.
- Proiektuaren eguneraketa eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Pasaian, zahartzearen eta mendekotasunaren arloko erreferentziazko zentroa eta lur azpiko aparkamendua egiteko Exekuzio Proiektuko obrak. Aldez aurreko tramitazioa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Besterengarritzat jotzea eta salerosketa bidez Zarauzko Udalaren alde eskualdatzea hiru landa-finka.
- Besterengarritzat jotzea eta Pasaiako Udalari eskualdatzea salerosketa bidez, hiru finken partaidetza zatiezina.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituak sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Itzulketen plataforma" izeneko proiektuarena. Aldez aurreko tramitazioa.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Aurkeztutako alegazioa ebatzi eta proiektu hau onestea: Altzagan, GI-3871 errepidea 2'100 eta 2'600 KPen artean zabaltzea eta hobetzekoa.
- Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Deban, N-634 errepideko 42,255 eta 42,295 kp-en arteko lur erauzketako ezponda egonkortzeko lanak.
- Aldatzea honako zerbitzu kontratua: Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sareko egituren kudeaketa integratua.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Bideragarritasun azterketa hau onestea: Elgoibarko «6.E El Pilar» eremuan gizarte zerbitzuetako ekipamendu bat eta aparkaleku bat eraikitzeko lanen emakidaren kontratu mistoa gauzatzeko kontratazio espedienteari dagokiona.
- Prezio eguneratuak onestea sinatutako kontratu hauetan: mendetasun egoeran dauden adinekoei egoitzako eta eguneko zentroko zerbitzuak eta zentro horietan kokatuta dauden desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak ematea xede dutenak.
- Modulu ekonomikoak onestea sinatutako kontratu-programa eta lankidetza hitzarmen hauetan: mendetasun egoeran dauden adinekoei egoitzako eta eguneko zentroko zerbitzuak eta zentro horietan kokatuta dauden desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak ematea xede dutenak.
- Onartzea José Matía Calvo Fundazioak Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Gerozerlan SLren artean sinatutako hitzarmenaren titulartasuna aldatzeko egindako eskaera.
- Kontratazio espediente hau onestea: Elgoibarko 6.E El Pilar eremuan gizarte zerbitzuetako ekipamendu bat eta aparkaleku bat eraikitzeko lanen emakidaren kontratu mistoa gauzatzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- 19/2022 Foru Dekretua, azaroaren 29koa, Kulturako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
1496