Diputatuen kontseiluak 2022ko irailaren 7ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko irailaren 7ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/09/07
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gizarte Politiketako Departamentuko eta Kabia eta Uliazpi Fundazioa Organismo Autonomoetako egoitza zentroetarako oheak eta osagarriak hornitzeko esparru akordioa gauzatzeari buruzkoa.
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzen zaintza zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
- Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez lan arriskuen prebentzio zerbitzua eta autobabeseko planak prestatu eta mantentzekoa kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Obra hauek esleitzeko prozedura hutsik deklaratzea eta proiektu eguneratua eta kontratazio espediente berria onestea: Ezkioko (Ezkio-Itsaso) saneamendu proiektuaren obrak.
- Baimena ematea Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/ Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoari, dirulaguntza zuzen bat emateko Gipuzkoa Basket Club-ari, klima aldaketaren aurkako borrokaren arloko sentsibilizazio- eta prestakuntza-kanpaina bat egiteko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: "elkar-EKIN Lanean", enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko programakoak.
- Gastu gehigarria baimentzea Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea bultzatzeko dirulaguntza programako 2022ko deialdian.
- Diruzko ekarpena egitea BIC Gipuzkoa Berrilan SAri: galerak konpentsatzeko bazkideen ekarpen gisa eta sozietatearen finantza egitura indartzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Zarautz-Azpeitia (Urola-Kosta) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren berrikuspen-dokumentua idazteko laguntza teknikoko zerbitzua.
- Kontratazio espediente hau onestea: Beasain-Zumarraga (Goierri) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren berrikuspen-dokumentua idazteko laguntza teknikoko zerbitzua.
- Errenterian kokatutako familia bakarreko etxea (Mendixka) Gizarte Politiketako Departamentutik desatxikitzea, jabari publikotik desafektatzea, besterengarritzat jotzea eta besterentzea onestea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arau proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan oinarrizko ikerketarako mezenasgoaren aldeko pizgarri fiskalak arautzen dituena.
- Foru Arau proiektua, zerga iruzurra prebenitzeko eta haren aurka egiteko neurriak onesten dituena.
- 2023-2025 urte anitzeko aurrekontu eszenatokia. Berri ematea.
- Ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa: Alegia, Astigarraga, Bergara, Donostia, Errenteria, Errezil eta Urretxu.
- Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta proiektu hau onestea: 38+370 KP-an azpiko pasabidea birgaitu eta zabaltzeko, eta, 38+600 KP-tik 38+300 KP-raino, Bilbo-Behobia noranzkoan, errei gehigarri bat egiteko proiektua.
- Akatsak zuzentzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko errepide eta bizikleta bideetako instalazio elektrikoen eta ekipamendu adimendunaren mantentze-lan sistematikoak egiteko zerbitzuen kontratazioa arautzen duen Administrazio Klausula Partikularren Agirian eta eskaintzak aurkezteko epea luzatzea.
- Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta prezioen salbuespeneko berrikuspena onestea Belabietako tunelaren (A-15) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren 1. Separata berrikusteko proiektuaren kontratuan.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Asociación Socio - Cultural y de Cooperación al Desarrollo Ucrania - Euskadi elkarteari, Ukrania-Euskadi Udara Bakean izeneko udalekuak finantzatzeko.
1989