Diputatuen kontseiluak 2021eko maiatzaren 11ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko maiatzaren 11ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/05/11
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onartzea Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena. Hitzarmen honen helburua da antolatzea nola sartuko diren administrazio publiko sinatzaileak TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) izeneko komunikazio-sarean.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru sektoreko Erakundearen Etika Batzordearen 2020. urteko jarduera memoria aurkeztea.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako edo Gipuzkoa eta lurralde mugakideetako naturari buruzko film labur bat egitea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: N-I errepideko 444,650 eta 448,10 KP-en artean (Gasteiz-Irun noranzkoan) bidezoruaren egitura birgaitzeko Proiektua.
- Proiektu hau onestea: Beasainen, Ugartemendiko N-I-419-1 bide-adarrean biribilgune bat egiteko Proiektua.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzua.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako etorkizuneko kirolariak izendatzeko oinarri arautzaileak onartzea (2021. urtea).
- Kiroletako dirulaguntzen oinarri arautzaileak (A, B eta C oinarri orokorrak; B eta C1-C7 arteko oinarri espezifikoak) eta 2021. urteko deialdia onartzea.
- Garapenerako lankidetzarako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokor eta espezifikoak, eta 2021eko deialdia onartzea.
1835