Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2022ko urriaren 11ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko urriaren 11ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/10/11
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Lankidetza hitzarmen hau onestea: Euskal Herriko Unibertsitatea, Ataungo Udala, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa eta Eusko Ikaskuntzarekin sinatu beharrekoa "Euskal kulturaren eta euskal identitatearen gogoeta eta transmisioaren Jose Miguel Barandiaran Katedra" sortzeko, garatzeko eta mantentzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea Lanpostuen Zerrendako dedikazioko baldintzen taula.
  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoan eraikuntza-sektorearen eraldaketa digitala bultzatzeko "Gipuzkoa Digitala: Eraikuntza" programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: "Zahartze aktiboaren, osasungarriaren eta zentzua eta esanahia duten erronkak (ADINBERRI), eta adinekoentzako arretaren eta zaintzaren hobekuntza bultzatzea".

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaerak ebaztea.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kreditua sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Zuzentzea Azpeitiko "Osamen" buru-nahaste larria duten pertsonentzako errehabilitazio psikosozialeko zerbitzuaren kontratuaren prezio eguneratua, 2022ko ekainaren 14ko erabakiaren bidez onetsi zena.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Atzera egitea Gaztegunea kudeatzeko zerbitzuaren kontratazio prozeduran.
  

2223