Diputatuen kontseiluak 2022ko apirilaren 12ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko apirilaren 12ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/04/12
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Victoria Eugenia Antzokia SAri: Donostiako Giza Eskubiden 19. Zinemaldia antolatu eta garatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Mubil Fundazioari Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitarteko propio pertsonifikatuaren izaera aitortzea.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2022ko deialdia onestea: Innobideak-kudeabide programakoak.
- Zerbitzu hauen kontratazio espedientea onestea: Zahartzearen eta mendekotasunaren arloko erreferentziazko zentroa eta lur azpiko aparkalekua egiteko proiektuari dagozkion zuzendaritza fakultatiboa eta horri lotutako beste zerbitzuena.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen transferentzia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Leintz Gatzagan, GI-627 errepideko 22,285 eta 22,965 KPen artean izandako hiru lerradura egonkortzea.
- Kontratazio espediente hau onestea: Leintz Gatzagan, GI-627 errepideko 22,285 eta 22,965 KPen artean izandako hiru lerradura egonkortzeko proiektuko lanak.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzentzen zaizkien berehalako harrerarako edo egonaldi laburrerako zentroko (Urrats 1), egonaldi ertain-luzeko zentroko (Urrats 2) eta autonomia pisuetako zerbitzua.
1942