Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2022ko uztailaren 12ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko uztailaren 12ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/07/12
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari egin beharreko kudeaketa mandatua, suhiltzaileen 68 plaza betetzeko hautaketa prozesua burutzeko behar diren jarduera material, tekniko eta zerbitzuzko guztiak egiteko.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako itsasbazterreko hondartzak garbitzeko zerbitzuak.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea GI-131 Errepidearen Urnietako Saihesbidea Egiteko Proiektuko (1-V-18/2002-A) 170, 173 eta 174 lursailen zatiak.
  • Errentan hartzea Zarauzko Aldapeta kaleko 3 zenbakiko 1. A eta 1. B etxebizitzak, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zerbitzua emateko
  • Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari diruzko ekarpena egitea, 2022. urteko funtzionamenduko gastu arruntak finantzatzeko.
  • Azpeitiko Udalari ematea Loiolako Santutegiko Parkearen eskubiko aldean dagoen etxolaren erabilera pribatuaren emakida administratiboa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Kredituen gaikuntzak eta konpromiso kreditua sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea Izan Fundazioarekin sinatutako hitzarmena, gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan daudenei zerbitzuak emateko: III eranskina (araubide ekonomikoa).
  • Aldatzea Suspergintza, Asociación de Intervención Social de Bilbao entitatearekin sinatutako kontratu-programa, bazterkeria egoerak prebenitzera eta artatzera bideratutako zerbitzuak emateko: I. (zentroak eta programak), II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak.
  

1870