Diputatuen kontseiluak 2021eko urriaren 13ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko urriaren 13ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/10/13
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea COVID-19aren aurkako prebentzio- eta euste-neurri berriak Euskadiko larrialdi egoera amaitu ondoren.
- Onestea Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programaren aldaketa, Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusiari atxikitako ogasun espezialitateko erdi mailako teknikarien lanpostuak ogasun espezialitateko goi mailako teknikarien lanpostu bihurtzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei zuzendutakoak, mugikortasun iraunkorreko diagnostikoak eta planak egin eta/edo eguneratzearen ondoriozko gastuak finantzatzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 50.000 biztanletik beherako udalerrietako udalei zuzendutakoak, bizikletak aparkatzeko azpiegitura erosteko eta instalatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko eskualde sareko eta sare lokaletako errepideak eta foru bizikleta bideak artatzeko eta ustiatzeko hainbat jarduketa egiteko zerbitzua (aldez aurreko tramitazioa).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: COVID-19ari aurre egiteko norbera babesteko ekipamenduen (NBE) eta material sanitarioaren hornidura, adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetarako eta eguneko zentroetarako.
- Kontratazio espediente hau onestea: Egogain zentroko zaintza asistentzial, soziosanitario eta osagarrien zerbitzua emateko (aldez aurreko tramitazioa).
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Donostiako Zarategi pasealekuan dauden harrera-pisuak berritzeko obrak.
1749